Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Urriaren 31a

Heriotze

Alexandre Iputchari azken agurra egin zaio joan den astean, jendea saldoan bildurik elizan. 97 urte beteko zituen abenduan. Azken urteak Baigorriko Larrazkena zahar etxean iragan ditu eta han da pausatu. Gizon zintzoa zen eta maitagarria, osoki. Hiru alaba eta seme baten aita zen. Emaztea galdua zuen duela zenbait urte. Ofizioz pietuna zen, bainan oroz gainetik pilotaren alorrean zuen bere burua ezagutarazi, lehenik pilotari on bezala, eta gero laguntzaile gisa, bereziki Zaharrer Segi...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Urriaren 31a

Antzerki

Anitz arranguratzen dira antzerki klasikoa desagertzen ari dela Euskal Herrian. Egia da denbora batez anitz herritan bazirela taldeak. Garaziko Sokorri Katolikoaren inguruan sortu tropa, juntatu da Aldude Ibarreko "Larrazkeneko Loreak" taldeari. Azaroaren 3an (15:30), Faustin Bentaberri salan emanen dute Piarres Larzabalen obra bat, "Suedako Neskatxa" titulua duena. Pieza umoretsua, oroitaraziko daukuna anitzi denboran gizartean ziren tinkitasunak eta erabetasunak, bereziki aitamen eta...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Urriaren 31a

Elizaberri - Raquetball - Adinekoentzat oparia - Hazparnen erosi - Irakurketa antzeztua - Tindu erakusketa

Elizaberrin: zaharra berri!

"Moustache" deitzen zen Elizaberrin ostatua atxiki zuen azken ostalerra. Hark utzi zuelarik gazte elkartea sortu zen toki horren dinamika atxiki nahian. Bainan ez zuten lortu.

Berriki bost bikote elkartu dira ostatu horren erosteko eta arraberritzeko. T3 heineko apartamendu bat egin da gainean, arteko mailan lau ganbaretako koloka eta azpian ostatua da.

Hara nor diren bikote horiek: Maritxu eta Christophe Duclau, Véronique eta...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Urriaren 31a

Antzerkiaren berri - Izturitze rando - Merkatua - Halloween pesta

Antzerkiaren berri

Joan den ostiralean antzerki gau zinez atsegingarria izan ginuen Artetxean.

Bernadette Luroeta Maider Beheran jokolari trebeen arteko solasaldi bizia, Ainhoa Elizondoren kantuekin eta musika ederrarekin apaindua, ederki segitu zuten adin guzietako entzun-ikusleek, antzerkilarien eta publikoaren arteko lotura senditu zen hastetik. Bururatzean hiru aktoreek esku-zarta luzeak eta laudorioak ukan zituzten. Artetxean giro goxoa zen aldi huntan...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Urriaren 31a

Kintondare mugaz gaindiko europar proiektuaren aurkezpena


Joan den astean, Urkiaga gainean Kintondare POCTEFA proiektua aurkeztua izan da. Proiektu huntan parte hartzen dute, Zubiri eta Eugiko kontseiluak, Esteribar, Baigorri, Banka eta Urepeleko Herriko Etxeak bai eta Baigorri ibarreko mendi sindikatuak.

Mugaz gaindiko lankidetzaren garrantzia azpimarratua izan da, eta halako ekimenek erakusten dutela mugaz gaindiko eremua, traba baino gehiago, aukera bat izan daitekeela landa eremueri bizia emaiteko, turismo jasangarria...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Urriaren 31a

Amikuzeko osagarri-etxearen estreinaldia - Aiziritzeko bestak azaro hastapen huntan

Amikuzeko osagarri-etxearen estreinaldia

Joan den astean, Aiziritzen kokatua den laborantza elikagai mintegiaren estreinaldia aipatzen ginuen Amikuzeko berrietan. Estreinaldi hori urriaren 16an iragan zen. Egun berean, Amikuzeko osagarri-etxea estreinatua izan da. Euskal Elkargoko, Akitania Berriko, Departamenduko eta Estaduko ordezkariak hor ziren, Aiziritzeko eta Donapaleuko auzapezen ondoan.


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016