Herriz Herri | 2024ko Abenduaren 12a
Merkatua À¢'€'" Abenduaren 15ean (10:00-17:00) merkatu estalian, 50 bat tokiko artisau eta elkartek erakusmahaiak atxikiko dituzte. Animazio desberdinak antolatuak dira, edari beroak eta janari goxoak ere dastatzen ahalko dira.
Eguberriko astea À¢'€'" Abenduaren 21ean Olentzero Donibane Garazira heldu da (11:00), Urkulu Peñak lagunduko du. Ondotik (13:00) pista jokoak iraganen dira, abiatzea eliza ondotik. Abenduaren 22an Garazikusen eskutik...
Herriz Herri | 2024ko Abenduaren 12a
Ibiakoitz huntan, Goicoechea lur untzi lantegiak bere ateak zabaltzen ditu (10:00-17:30). Egun guzian Daniel Subrechicot piano joleak alaituko du lantegia bere musikarekin. (15:00) "Ceramic Drum" deitu danbor sakratuaren ikuskizuna izanen da, Mathieu Chalet-ek eginiko danborrekin. (16:00) obra handien labeen irekitzea lantegian ikusten ahalko da beren jatorrizko dekorazioekin. Egunean, jastaketa Laia xokolateekin, Ithurralde goxokiekin eta arno beroa. Zozketa bat ere izanen da 300 euroko...
Herriz Herri | 2024ko Abenduaren 12a
Olentzeroren leienda
Abenduaren 14an, "Olentzeroren leienda" bisita kontatua iraganen da Euskal Museoan frantsesez (10:00) eta euskaraz (11:00). Ondotik tailerra izanen da izar baten apaintzeko. 2 eta 4 urte arteko haurrei zuzendua da, 2,50 eurotan haurka eta urririk helduentzat. Xehetasunentzat: 05-59-59-08-98.
Biltxoko Larunbatak
Biltxoko Larunbatak ekitaldia kari, abenduaren 14an (11:30-13:30), Marilou artistak kantaldia...
Herriz Herri | 2024ko Abenduaren 12a
Gunearen memoriari buruzko tailerra eta itxaropenak biltzeko tailerraren ondotik, programa egilearen tailerra abenduaren 16 eta 17an iraganen da Errekoletoetan (18:30-21:30). Taldeka, parte hartzaileek eginkizuna ukanen dute: etorkizuneko auzotegiko mapa marraztea, proiektuaren geografia, material eta teknika arloko hertsadurak kontuan hartuz. Horrez gain, egunerokotasunean beren burua proiektatzera gomitatuak izanen dira, Encan auzotegian... 2035ean! Janari mahai...
Herriz Herri | 2024ko Abenduaren 12a
Vogoscope teknologiaren aurkezpena iragan da Donibane Lohizuneko igerilekuan, Alain Bernard Pekineko Jokoetan 100m libreko txapeldun olinpikoaren aitzinean. Uretako praktikari eskainitako bideoa kaptatzeko eta hedatzeko sistema da. Donibaneko igerilekua, igerilarien errendimendua aztertzeko tresna hau zabaltzen duen uretako 7. instalazioa da. Urpean eta ur gainean filmatzeko gai da, eta erabilera ugari ahalbidetzen ditu.
...Herriz Herri | 2024ko Abenduaren 12a
Sarako Izarra pilota
Abenduaren 6an arratsarekin, Pleka trinketean iragan da biltzar nagusia. Orotara 80 bat jende presente ziren, Guy Mounho lehendakariak deneri ongietorria egin du, erranez baduela 13 urte hartu zutela elkartea eta beti bulego berarekin segitzen dutela. Eman du urteko bilana, 30 final jokatu dituzte, eta 20 irabazi, 6 Euskal Herri batzordean, 5 Frantziako xapelgoan eta 9 Union Basquen. Orotara 104 pilotari badira, partidak Sarako eta Amotzeko...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016