Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Abenduaren 05a

Eguberriko kontzertua

Arrosa elkarteak eta Herriko Etxeak, Eguberri hurbiltzen ari dela eta, abenduaren 14an elizan kontzertua antolatzen dute (18:00). Berçaits Anaiak eta Kalakan taldea entzungai izanen dira. Sartzea dohainik da, baina aitzin erreserbatu behar da Mirentxu deituz: 07-49-54-33-65. Ondotik arno beroa eta goxokiak proposatuak izanen dira. Dudarik ez ikusgarri horrek arrakasta ukanen duela, nola ez Kalakan taldean Xan Errotabehere herritarra partaide izanez!

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Abenduaren 05a

Kantaldia

Manex Erdozaintzi Etxart kolegioak abenduaren 7an kantaldia antolatzen du elizan (20:30). Parte hartuko dute Oldarra, Bestela eta Ikusiko abesbatzek. Prezioa 12 urtetik harat 12€.

Aitzin eta ondotik taloak salgai izanen dira.

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Abenduaren 05a

Dokumentala

Abenduaren 6an (19:00), "Transmisioa" dokumentala ikusteko parada izanen da liburutegian. Dokumentalak OlentzeroÀ‚'­ren Lagunakelkarteak Argentinan egin bidaia erakusten du. Alabaina, elkarteak Argentinako euskal etxeen itzulia egin du Olentzeroren inguruko euskal tradizioaren ezagutarazteko. Euskarazko azpitituluekin eta frantsesezko itzulpenarekin izanen da.

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Abenduaren 05a

Eguberriko egitaraua

Igurikatuak direlarik, urte bukaerako bestak zinemaren lelopean antolatuak izanen dira Ziburun!

Ikusgarriak, zine-kontzertuak, soinu efektuei, mash'up edo stop motion teknikei buruzko tailerrak, filmen musikei buruzko lehiaketa-jokoa, zinemari buruzko irakurketaldiak... Egitaraua guztiz zinemari eskainia izanen da! Egitarau osoa mairie-ciboure.fr webgunean atzeman daiteke.

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Abenduaren 05a

Xiberoa Zinez 2024

2011n, Peio Cachenaut-k "Xora" euskarazko filma sortu züen gurekin. Geroztik bi urte oroz Hebentik alkarteak bere zinemaldittoa egiten dü arte mündüa ikusi nahian... hebentik. Arantzazuko apostolüak Euskal Herrian, Langileak Sochaux-ko fabriketan, Afrika, Amerika, beti bada kültüraren ezabatzeko arrazua, eta beti horri bürüz, sortzeko harra eta beharra!

Abentüaren 7tik 13ra, Hebentik alkarteak "kulturak ezabatzea eta erresistentzia" gaiaren üngürüan film emanaldia...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Abenduaren 05a

Eguberriko kantaldia - Gurashow eta beren azken diskoaren aurkezpena

Eguberriko kantaldia

Hogoi urte pasa Leizarraga elkarteak memento xoragarri hori antolatzen duela Eguberri garaian. Kantari eta musikari ospetsuak ekarrarazten ditu urtero. Aurten abenduaren 14an larunbatez, Bixintxo kultur gunean (20:30) dugu gonbita.

Leizarragako 45 kidek ongietorria eskainiko daukute kantuz, ondotik talde ospetsua entzuten ahalko dugu.

Gurashow eta beren azken diskoaren aurkezpena

Gurashow, buraso kantari...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016