Herriz Herri | 2024ko Abenduaren 05a
Santa Terexa eskola
Eskola hortako burasoek Eguberriko merkatua apailatzen dute abenduaren 7an larunbat goizez. Larunbatero eliza saihetsean iragaiten den merkatu horrek arrakasta pollita biltzen baitu, Bizar Xuri etortzekoa omen da, nahi duenarekin argazkiak egiteko. Eguberriko apainketak salduko dira ere. Arno beroa eta zitroin jusa edaten ahalko da hor berean, Ezkia plazan (8:00-12:30).
Erakusketa
Choribit gelan erakusketa/saltze...
Herriz Herri | 2024ko Abenduaren 05a
Eskubaloia
Pre-nazional mailan, irisartarrek galdu dute Bordelen, 26-35.
Nesketan, nazional 3 mailan Kanbo/Irisarrik irabazi du Brugesen, 26-23.
Bigarren taldeak galdu du Bokaleren kontra, 20-21.
Heldu den larunbateko partidak
Gizonetan, nazional 2 mailan lehen taldeak Atharratze errezebituko du (19:00).
Pre-nazional mailan, bigarren taldeak Blanquefort errezebituko du (17:00).
Nesketan, nazional 3 mailan,...
Herriz Herri | 2024ko Abenduaren 05a
Kantu ikastaldia
Giltzaera eta Jostakin elkarteek abenduaren 21 eta 22an, 8 urtetik goiti duten haurrentzat kantu ikastaldia antolatzen dute. Ikastaldia Pantxix Bidart, Thierry Biscary eta Ainhoa Sarasuak kudeatuko dute. Xehetasunentzat eta izena emaiteko: 06-30-48-40-40.
Klikak musikariak xerkatzen
Makeako klikak musikariak xerkatzen ditu. Hori dela eta gazteak formatu nahi ditu. 8 urte baino gehiago dutenei abenduaren 7an (15:00)...
Herriz Herri | 2024ko Abenduaren 05a
Abenduaren 8an igandez (9:30-17:30) Eguberriko merkatua iraganen da La Perle gelan. Tokiko ekoizleen merkatua izanen da, animazio, edateko eta gozokiekin. Bizar Xuri ere bertan izanen da. Harremanetarako: 05-59-44-15-27.
...Herriz Herri | 2024ko Abenduaren 05a
Eguberriko merkatua
Abenduaren 7an, hilabeteko lehen ibiakoitz guziz bezala, badakizue merkatu eguna izanen dugula. Bainan ez ahantz aldi huntakoa arras berezia izanen dela, Eguberriko merkatua izanen baita, hots usaian baino hautu anitzez gehiago salmentetan eta beraz opari ideietan. Aitzineko urtetan bezala, Plaza Xokon iragaitekoa da.
Eguberriko gasna taulak
Bi gasna taula mota desberdin, handi edo ttipi, proposatzen dauzkigu...
Herriz Herri | 2024ko Abenduaren 05a
Heriotze: Etxaiko Jamattit Dartaguiette
Hergaitze auzoaldean, Jamattit Dartaguiette, Etxaiko nagusi xaharra zendu da, 96 urtetan. Bizi guzian laborantxan arizana zen. Gizon argia eta handiaren (ez bakarrik gorputzez baina kaskoz ere) oroitzapena uzten dauku. Urte andana batez egona zen herriko lehen axuant, Garraldako Laurent Challet auzapez zenean. Herriari biziki atxikia izanez, herriko harat hunatak hurbiletik...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016