Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Abenduaren 05a

Zangoak Arin - Pilota

Zangoak Arin

Elkarteak egin du larunbatean aurtengo azken elkarretaratzea bazkari eder batekin Amotzeko Mendionde trinketeko jatetxean. 60 bat korrikari beren lagunekin baziren etorriak egun goxo baten pasatzerat denak elkarrekin, jateko onak eta ongi zerbitzatuak izan dira. Izigarrizko umore onean bukatu dute beren ateraldia, euskal kantu batzu emanez. Bulegoak denak eskertu ditu eta Jean Granet lehendakariak abisatu...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Abenduaren 05a

"Xoko" lehiaketa - Eguberriko merkatua

"Xoko" lehiaketa

Azken partidakjoan den larunbatean jokatu ziren Harpealde trinketean.

Huna ondorioak: 3. mailan Johane Oyhenart Etchart 22 À¢'€'" Jon Oyhenart 10, herritarren artekoa semeak aitari irabazi duen partida. 2. mailan Beñat Durruty 22- Joel Fabas hazpandarrak 21,guduka gogorra aihertarrak ereman duena. 1. mailan xapeldun Errecart Xavier Lekorneko esku-huskari ezaguna 22-10 Iztebe Oyhenart Etchart pilotari gazteari hein bat aise nagusiturik,...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Abenduaren 05a

Eguberriko merkatua larunbatean - Comedy Club ikusgarria - "Txano Gorritxoa" dantzatua abenduaren 11n - "Ihesi" antzerkia - Telethon aipagai

Eguberriko merkatua larunbatean

Gaitzeko egitaraua dugu Xan Ithourria plazan, abenduaren 7an (9:00-17:30), animazio askok osatuko dute ohiko Eguberriko merkatua. Egun osoan, haurrendako joko anitz baita marrazki margotzeak izanen dira, (11:00-12:00) topaketa Bizar Zuri eta Olentzerorekin, (14:00) euskal dantzak Zirikolatzen eskutik, (14:00-17:30) Biradera "Barbarie" organoaren musika, (15:00-17:00) makillatze tailerra eta bururatzeko aztalak erne atxikitzekotan...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Abenduaren 05a

Amikuzeko gau eskolaren biltzar nagusia - Eguberriko merkatua - Euskarazko solasaldia

Amikuzeko gau eskolaren biltzar nagusia

Amikuzeko gau eskolak bere urteko biltzar nagusia azaroaren 28an egin du Aiziritzeko herriko gelan. Hogeita hamar bat kide elkartu dira 2023/2024 urteko aktibitateak eta konduak aztertzeko. Gau eskolak 95 ikasle errezibitu ditu urtean zehar eta kurtsoak 8 irakaslek segurtatu dituzte 12 taldetan.

Kurtsoez gain, animazio taldeak aktibitate bereziak antolatu ditu...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Abenduaren 05a

Baxe Nafarroako kopla txapelketak arrakasta handia

Baxe Nafarroako hamahiru bertsolari agertu dira joan den ibiakoitzean, Eskukula elkarteak Amenduzeko eiheran antolatu duen "kopla topelketan":Xan Alkhat, Ramuntxo Christy, Battitt Crouspeyre, Gus Elizondo, Nahia Etxeberri-Lopepe, Elixabet Etxandi, Mizel Mateo, Peio Minhondo, Paul Moal-Darrigade, Jean-Marie Oillarburu, Pettan Prebende, Bittor Thikoipe eta Oier Urreizti. Publikoa ere hor zen (80 bat) lehiaketaren sustengatzeko eta epaile lanak egiteko.

Lehen sailkatzearen ondotik sei...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Abenduaren 05a

Heraitzen santa Katalina - Zirgabidea hetsia - Purguko auzo batzordea - ''Nun habila Perkain'' dokumentala - Eguberriko merkatua

Heraitzen santa Katalina

Urtero bezala ospatu da auzo horren patroin sainduaren besta. Azaroaren 22an izan da kaperan musikaldi arrakastatsua 70 bat entzulerekin. Igande goiza hasi da kaperaz arduratzen den ''Les Amis de la Chapelle'' elkartearen biltzar nagusiarekin Auzo Baita gelan, auzapez eta 25 bat lagunekin. Serge Pothier lehendakariaren txosten moral eta urteko jardueren ondotik, Jean François Ruys diruzainak oso orekatua den diru kontuen berri eman du eta...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016