Herriz Herri | 2024ko Urriaren 17a
Arberatzen, fresko eder batek apaintzen du herriko pilota plazaren saihetseko murrua. Pintura hunen egiteko, Herri Elkargoak, Aude Samut artista hautatu du. "Adarrik ez, errorik gabe", hori da freskoaren lema. Eskolako haurrek parte hartu dute obra hortan, Nun Hobeki elkarteko hamabost bat kideen laguntzarekin. Obra hunen estreinaldia ibiakoitz huntan iragan da. Eskolako haur, erakasle, guraso eta herritarrek nonbrean parte hartu dute. Sauveur Bacho auzapezak,...
Herriz Herri | 2024ko Urriaren 17a
Aldaka gaztetxea ez da lo!
Amikuzeko gaztetxeak enegu batzuk ezagutzen baditu ere, larrazken huntan animazio desberdinak proposatzen ditu euskara eta kultura sostengatzeko. Orain duen lokaletik joaitea behartua izanez urte hondarrean, beste leku baten xerkatzen ari dira. Hala ere ez dira geldirik egoiten. Duela hamabost egun kantaldi bat antolatu dute Soihartze kaskoan, Quihillalt ahizpekin eta Iris folk musika...
Herriz Herri | 2024ko Urriaren 17a
Haize tenpesta eroa
Joan den asteazkeneko haize tenpestak zernahi makur egin du herrian, auzo inguruetan bezala. Zorionez, nehor ez da minartu. Errotik atera ditu arbola frango, hautsi arbola adar asko. Izan dira arbolak bidean trebeska, dilindan eta lurrean Geraston, Latsen, trein geltoki aldean, Olhasurren, Urzumun, Haiderreneko edo Larraldeko aldetan...
Lekuan lekuko egoiliarrek berek ideki dute han eta hemen bide frango, auzo lanean, eta hori agurtzekoa da....
Herriz Herri | 2024ko Urriaren 17a
Esku baloia
Pre-nazional mailan, bigarren taldeak berdin egin du Asson taldearekin, 28-28.
Erregional mailan, hamazazpi urtez petikoek galdu dute Pessac-en, 22-19.
Nesketan nazional 3 mailan, Kanbo/Irisarrik irabazi dio Saint Loubes taldeari, 28-23.
Bigarren taldeak irabazi dio Ossau taldeari, 27-23.
Erregional mailan, hemezortzi urtez petikoek irabazi dute Tyrosse taldearen kontra, 43-28.
Heldu den larunbateko...
Herriz Herri | 2024ko Urriaren 17a
Beti Gazte
Elkarteak egin du bere aurtengo azken elgarretaratzea urriaren 12an, Zugarramurdiko Azketa jatetxean. 50 bat kide hor ziren, beti bezala, Anabel eta Elenak ongi konpondu dituzte beren jateko onekin. Izigarriko umore onean, euskal kantu batzu emanez eta arratsalde apalean estomaka ongi enpatua beren lekuetara sartu dira. Bulegoak denak eskertzen ditu eta denak gomit dira heldu den urtean eginen den biltzar nagusirat....
Herriz Herri | 2024ko Urriaren 17a
Loto
Urriaren 20an (15:00), "Gure haurren eskola" eskola publikoko burasoen elkarteak lotoa antolatzen du ezkerparetan. Sari anitz badira irabazteko. Goxokiak eta edariak ere izanen dira.
Berriz Aitzinaren biltzar nagusia
Joan den larunbatean Mindegian herriko lehengo 50 bat gazte Berriz Aitzinaren biltzar nagusira hurbildu dira. André Duhart eta Peio Uhaldek bi hizkuntzetan ongietorria egin eta, Christiane Uhalde eta Françoise...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016