Herriz Herri | 2024ko Ekainaren 20a
Musikaren Besta
Bernadette Jougleux parkean Musikaren Bestaren karietara animazio desberdinak aurreikusiak dira: euskal kantuak, rocka eta danborrada. Han berean jateko-edateko izanen da.
Kermeza
Uztailaren 5ean parropiako kermeza iraganen da. Mezarekin hasiko da (10:30), ondotik Etxehandian aperitifa eta bazkaria iraganen da (25€). Apairuaren txartelak, "Cathy fleurs" saltegian eta bi asteburu hauetan iraganen diren mezen ondotik...
Herriz Herri | 2024ko Ekainaren 20a
Musikaren Besta
Ekainaren 21ean ostiralarekin, musikaren besta ospatuko da. Horren kari, Gaztelu Aretoaren goiko eta beheko zabaldegian, Errepublika plazan, geltoki auzoan, hondartza auzoan eta Txirla etxolan talde desberdinek kontzertuak emanen dituzte.
Ikastolaren eguna
Ekainaren 22an larunbatarekin, Gaztelu Aretoan ikastolaren eguna iraganen da. Goizean (11:00)...
Herriz Herri | 2024ko Ekainaren 20a
Plazako Errotak ateak zabalik
Aste hondar huntan, larunbat eta igandean, ekainaren 22 eta 23an, Joanes Etcheverry, Akerreta plazako errotaren jabeak, gomitatzen gaitu bere altxorraren bisitatzera. "Ondarea eta Erroten Egunen" 26. edizioa daukagu, nahiz gutarik anitzek ezagutzen dugun errota, gauza berriak deskubritzeko aukera emana zauku. Adibidez, aurkituko dugu zuzenean arto-gorri edo ogi bihien irintzea bi eihera harrien bitartez, Joanes loriatuko da bisita...
Herriz Herri | 2024ko Ekainaren 20a
Bunuztar Xoriak Oztibarreko euskal dantza taldearentzat, 2024. urtea urte garrantzitsua da, bere 50 urteak ospatzen baititu.Urtemuga hunen karietara, Xixta elkarteak ikusgarri gottorra antolatzen du. Oztibarreko 200 bat dantzari, kantari, musikari eta antzerkilari taularatuko ditu, urte oso bateko lan serios eta sakona eraman ondoan: 120 dantzari, (60 bat haur eta 60 bat heldu), Joana eta Jenofa Erdozaintzi-Etxarten gidaritzapean, Eztitxu Lascor, Maider Curuchet eta Ekiñe Aguergarayen...
Herriz Herri | 2024ko Ekainaren 20a
"Berriz Aintzina"
Duela urteak herrian adinekoen elkartea bazen, aspaldi huntan ez zena gehiago ibiltzen. Herritar erretretadun batzuk pentsatu dute zerbaiten muntatzea beharrezkoa zela. 60 urte baino gehiago duten makearrek Mindegian biltzeko gomita eskuratu zuten. Jendalde ederra bildu da, frogatuz biltzeko nahikaria bazegoela. "Berriz Aintzina" elkartea sortu da, bilkura horretan administrazio kontseilua osatua izan da. Ondoko aste eta hilabeteetan elkarteak...
Herriz Herri | 2024ko Ekainaren 20a
Eskubaloia
Departamenduko eskubaloiko finalak ziren asteburu huntan, Gan eta Billeren. Irisartarrak elkarteak finalean 3 talde bazituen. Mutikoetan, hemezortzi urtez petik Irisarri/Atharratzeko taldeak irabazi du Lescar-i, 32-28. Bigarren aldikoz segidan txapeldun atera da.
Nesketan, hemezortzi urtez petiko Irisarri/Kanboko taldeak doi-doietarik galdu du Bordes taldearen kontra, 31-30. Partida biziki tinkia izan da, penaltiekin bukatu dute.
Hamabortz urtez...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016