Herriz Herri | 2024ko Azaroaren 21a
Antzerkia
Azaroaren 22an (19:00), "Rikardo III eta Ni" deitu antzerkia iraganen da "Les découvertes" aretoan. Huna sinopsia: "Hiru pertsonaia daude taula gainean: Rikardo III-a, psikologoa eta Shakespeareren zale frikia. Hirurek Shakespeareren antzezlaneko eszena ezberdinak bisitatzen dituzte, umorez eta teoria psikologiko-soziologikoak eztabaidatzen dituzten bitartean. Fikziotik kritikara eta handik antzerkira jauzi eginez, Shakespeareren pentsamenduaren begirada...
Herriz Herri | 2024ko Azaroaren 21a
Azaroaren 23an larunbatez, Akelarre elkartearen 50 urteen kari, egun osoko egitaraua antolatua izanen da. Goizean (11:30), dantza ikuskizuna iraganen da Beltzenian. Ondotik bazkaria (14:00), Jeiki Hadi erromeria taldeak alaiturik. Arratsean (18:00), Elektrobuiaka, Rukula, Su Ta Gar eta Dj Bull taldeek kontzertua emanen dute Gaztelu Aretoan.
...Herriz Herri | 2024ko Azaroaren 21a
Hazkurri Banku bilketa
Hazilaren 23 eta 24an iraganen da(9:00-12:00) plazan, Spar saltegian eta hiru eskoletan. Aitzinetik eskerrak zueri zuen borondate onarentzat.
Eguberriko merkatua
Iraganen da hazilaren 23an larunbatez (9:00-18:00), Lur Berri gelan San Josepe eskolako haurren burasoek antolaturik. Animazioak: haurren makillajea, magoa, arratsaldean pottokekin itzuliak, bertan edateko eta jateko. Etorri haur horien...
Herriz Herri | 2024ko Azaroaren 21a
Arrainak antzerkia
Azaroaren 27an (14:30), Larreko kulturgunean antzerki ikusgarri hori antolatzen du Euskal Elkargoak. Ekaitz batek itsasora bota ondoan, Martik urpean bidaia miresgarria hasten du, nun emeki emeki arrainen hizkuntza ikasten eta erabiltzen duen. Haur eta helduen gozatzeko bidaiara gomit gira, erreserba eginez www.kultura-paysbasque.fr gunean edo sarreran...
Herriz Herri | 2024ko Azaroaren 21a
Gasna lehiaketak
Erran zaharrak dio: "Ezkontzeko urtea eta xerri hiltzeko astea dira hoberenak".Erranaldi horri, Urepeleko bi emaztek emenda lezakete erranez: "bai eta gasna lehiaketa eguna". Alabainan, Aldudeko ibarraren ate idekian Céline Monaco Burubeltxainekoa, lehen atera da eta Lurraman aldiz, Danièle Begue Urritx Zelaikoak du lehen saria eskuratu. Goresmenak Céline eta Danièle!
Eguberriko merkatua
Igande huntan, Bankako...
Herriz Herri | 2024ko Azaroaren 21a
Azaroaren 10ean, 300 bat kantari bildu dira Ortzaizeko elizan bi urtetarik "Kanta Jaunari" euskal liturgia batzordeak antolatzen duen elgarretaratzerat. Aurtengoa guziz ederki eta kartsuki iragan da. Alta ez da errex izan COVID-aren ondotik berriz xutitzea. Aitor dezagun ez direla anartean kantariak gaztetu! Bainan zer gaztetasuna ez dugu hauteman meza kartsu bezain airos hortan!
Aipa dezagun lehenik kantuen hautu bikaina. Eman dezagun: "Agur agur Maria" Jean Louis Davant...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016