Herriz Herri | 2024ko Azaroaren 21a
Badu hamar bat egun, Nikolaseneko Cécile Legarra eta Izpurako Bixente Harisperi bigarren haurra sortu zaiela, neskatto bat, Luma deitu dutena. Goresmenak burasoeri eta ongi etorria Lumari. Bizi luze eta urosa desiratzen dakogu.
Herriz Herri | 2024ko Azaroaren 21a
Baionan Kantuz
Azaroko Baionan Kantuz-ek Eguberriri buruz begiak itzuliak ditu eta Olentzerori dei eginen dio. Hurrengo hitzordua azaroaren 23an emana da, Euskal Museoaren aitzinean (11:00). Programa osoa jada www.baionan-kantuz.eus eta www.facebook.com/baionankantuz...
Herriz Herri | 2024ko Azaroaren 21a
Azaroaren 24an igandez (10:00-18:00), Eguberriko merkatua iraganen da herrian. Artisau etasortzaileen merkatua izanen da. Larrugintzako artikuluak, ehungintzako osagarriak, bitxiak, beirate eta zeramikazko sorkuntzak, xaboiak eta kosmetika, karterak eta abar proposatuko dituzte. Erakusketariak plazako aterbean baita pilota plazan izanen dira.Azkaingo hiru eskolek ere parte hartuko dute: Sainte Marie eskolak matahamiak eta ardo beroa proposatuko ditu, eskola publikoak txokolate beroa eta...
Herriz Herri | 2024ko Azaroaren 21a
Omiasaindu kari, indarrean emana izan den elizako altxagailua azaroaren 12an estreinatua izan da. Ekitaldi honetan parte hartu dute besteak beste EVAH elkarteetako, Handiplage elkarteko, AFM Téléthon-eko ordezkariek, bai eta hautetsi eta proiektuaz arduratu diren teknikari batzuek ere.
Ziburun, arauen araberakoa emana izan den azken eraikina da Done Bikendi eliza. DRAC-ek onespenarekin eraiki altxagailu hau eskaileraren ezkerrean plantatua izan da. Sartzeko bide bat eraiki dute ere...
Herriz Herri | 2024ko Azaroaren 21a
Maddi Zubeldiarekin solasaldia
Joan den larunbatean, hogeita bost presuna bildu ziren mediatekan, Maddi Zubeldia idazle-kantariaren inguruan, Hazparne Aldeko Irakurketa Klubaren gomitari ihardetsiz. Hurbildu ziren guziek memento xoragarria bizi izan zutela aho batez zioten, Maddiren "Deserria haurtzaro" eta "Erran gabe doa" eleberrietaz gehienbat solastatu ondoren. Batzuek liburuak irakurtuak zituzten osoki edo partez, besteek ez, baina ez zuen inportarik; denek...
Herriz Herri | 2024ko Azaroaren 21a
Ganer hustea
Irisarriko eskolak ganer hustea antolatzen du azaroaren 23an igandearekin, Airoski gelan. Izanen da jateko, ogitartekoak, xingar eta arroltze, fritak eta edateko. Sartzea urririk. Tokiak: barnean 5€, kanpoan 4€ eta mahai alokatzea 2€ 2 metro. Jin gostuan denbora goxo baten pasatzera!
Eskubaloia
Nazional 2 mailan, lehen taldeak galdu du Rodez talde gotorraren kontra, 27-29.
Erregional mailan,...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016