Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Azaroaren 14a

Antzerki - Erakusketa

Antzerki

Badu orain urte andana bat, Garaziko Sokorri Katolikoaren inguruan sortu antzerki taldeak obra klasiko batzu emaiten dituela. Jean Louis Negueloua izanez ere Aldude Ibarreko "Larrazkeneko loreak"-eko kudeatzailea, bi ekipak elkartu dira.

Piarres Larzabalen lan "Suedako nexkatxa", jada hiru aldiz emana, ikusten ahalko da Donibane Garazin Vauban zinegelan azaroaren 17an (15:30). Pieza umoretsua, belaunaldien arteko tirabirak ongi aztertzen dituena. Etorri...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Azaroaren 14a

Eskubaloia - Pilota

Eskubaloia

Gizonetan, pre-nazional mailan, irisartarrek ederki irabazi dute Bègles-en, 38-26.

Nesketan, nazional 3 mailan, Kanbo/Irisarrik galdu du Blanquefort-en, 24-15.

Erregional mailan, hemezortzi urtez petikoek irabazi dute Lescar-en, 31-26.

Heldu den aste hondarreko partidak

Nazional 2 mailan, lehen taldeak errezibituko du Rodez larunbat arratsean (21:00). Partida gogor baten mentura...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Azaroaren 14a

Sortze - Gaztaina eta kantu

Sortze

Azaroaren 4an, Fanny Berhouet eta Bixintxo Haristoy-Bidondok ongi-etorria egin diote beren lehen haurrari, alaba bat, Maitane izendatu dutena. Familia bizi da eraiki berria duen "In Nahia" etxean. Goresmen eta zorion buraso gazteeri eta haurñoari.

Gaztaina eta kantu

Gaualdi arras goxoa pasatu dugu joan den larunbatean, gaztaina jatearen kari. Tokiko gaztainak, Marmarokoak, arras onak, herriko pastizegilearen...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Azaroaren 14a

Ikusgarria

Igande huntan, azaroaren 17an, Philippe Albor artistak bere "one-man show musikala" eginen du Sanoki gelan. Ikusgarri hau haur eta familientzat egokia da. Sartzea 6€ haurrentzat eta 8€ helduentzat. Hitzordua arratsaldeko 16:30tan finkatua da. Ondotik, Mendi Alde eskolako burasoek talo eta edari salmenta eginen dute. Ongi etorri deneri!

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Azaroaren 14a

Sortze

Gaineko Zinkoineko Maitena eta Mathieu Gariador-eri lehen haurra sortu zaie, seme bat, Andde deitu dutena. Goresmenak burasoeri eta bizi luze eta urosa Andde ttipiari.

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Azaroaren 14a

Kontzertu - Ganer huste - Musikaldi

Kontzertu

Bere 150 urte kari,Haltya jauregiak kontzertua antolatzen du jauregian berean, larunbat huntan 16an (17:00). Odile andere kantariak emanen du Barbara kantaldia, pianoan lagundua izanen dela Nicolas Viellenganik. Sartzea libro izanen da, bainan tokiak mugatuak baitira gomendatua da aitzinetik erreserbak egitea helbide huntara: haltya@orange.fr. Ongi etorri...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016