Herriz Herri | 2024ko Azaroaren 14a
Azaroaren 23an, Baigorriko elizan (20:00) bi abesbatzek kantaldia eskainiko dute.
Lehen partean, Bestela gizonezko abesbatza izanen dugu kantari. Talde hau 2010ean sortu zen hiru pertsona pasionaturen inguruan. Ondotik, Iparraldeko kantari desberdinei esker hazi den taldea da. Gaur egun, Sophie Larrandaburuk zuzentzen ditu.
Bigarren partea, Iparralde osotik datozen 40 emaztek osatzen duten Buhaminak taldeak eskainiko du.
Manon Irigoyenek zuzentzen duen talde hau...
Herriz Herri | 2024ko Azaroaren 14a
Azaroaren 28an iragan den sutearen ondotik, Arberoa ikastolako ama-eskola eta erakasleen gela aterpetzen zuen egoitza suntsitua da.Heien beharrei erantzuteko sustengu kanpaina abiatu dute. Zuen ekarpena eginhelloasso webgunean...
Herriz Herri | 2024ko Azaroaren 14a
Euskararen urtaroa kari, herriko eskolako gelan, azaroaren 23an (20:00), Piarres Topet Etxahunen 19. mendeko olerkari eta bertsulari barkoxtarra gogoan, ikusgarria emana izanen da.
Bizitza zoritxarrekoa ukan zuen: gogoz kontrako hezkuntza, auziak eta espetxeratzeak, familiako traidorekeriak... Horri buruzko olerki eta bertsuak idatzi zituen. Erromantizismo eta satiraren artean, bere bertsuen estilo pertsonal eta zorrotzari esker famatua izan zen. Gaualdian parte hartuko dute, Mixel...
Herriz Herri | 2024ko Azaroaren 14a
Ikusgarria
Azaroaren 16an (16:00), Elirale konpainiaren "Mamuka" deitu dantza ikusgarria ikusteko aukera izanen da Guy Poulou erabilera anitzeko gelan.
Joko eta jostailu ekimena urririk
Hirugarren aldikoz, Marinela-Zubiburu auzotegiko batzordeak urririk den joko eta jostailu ekimena antolatzen du Eguberri aitzin, azaroaren 23an (10:00-12:00/14:00-18:00) Sardara gelan.
Egoera onean diren joko eta jostailuak...
Herriz Herri | 2024ko Azaroaren 14a
Kitzikazank taldeak antolaturik, "Ez dok hiru" antzerkia azaroaren 17an igande arratsaldean (17:00) emana izanen da Domintxineko gelan. Mikel Martinez eta Patxo Telleria antzerkilariek, Euskal Herriko musikaren eta kantuen errepaso ironiko, absurdu eta dibertigarria eskainiko digute.
Bi irriren artetik, botza berotu nahi baduzu, zato gostuan antzerki hunen gozatzera!
Ondotik jateko eta edateko izanen da.
...Herriz Herri | 2024ko Azaroaren 14a
Aiziritzeko herriko besten kari, kantaldi eder baten entzuteko parada emana da azaroaren 17an igande arratsaldean (15:30) herriko gelan. Hiru talde entzuten ahalko dira. Lehenik, Amikuzen anitz ezagutuak diren Pil Pil eta Hiruri taldeak eta ondotik, Xalbador eta Ihidoi bikote famatua. Segur, berriki plazaratu duten CDko kantuen jasta emanen digutela.
Sartzea kitorik izanen da eta sala...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016