Herriz Herri | 2024ko Irailaren 26a
Duela zonbait egun estreinatua izan da kultur denboraldi berria, olerkiz eta akrobaziaz jositako arratsalde parte hartzaile batekin. Txalo handi bat Leto Konpainiari, Aina Alegre eta Yannick Hugroni baita Begiraleak elkarteari.
Lehen aldikotz, hiriak Maitaldia - Le Temps d'aimer la danse festibaleko hitzordu nagusietako bat errezibitzen zuen: milesker partaide berri honi!
Kultur denboraldiaren egitarau osoa ikus daiteke hiriaren webgunean: Kultur denboraldia 24-25 #1 -...
Herriz Herri | 2024ko Irailaren 26a
Irailaren 29an igandearekin, Glisseguna iraganen da La Barre gunean. Egun osoko egitarau aberatsa izanen da: surf, skate, skimboard, bodyboard, roller, waveski, bodysurf, joaldunak, hip hop, txalaparta, txaranga, yoga,... Denen gusturako izanen da. Seaskak du eguna antolatzen. Egitaraua glisseguna.blogspot.com webgunean atzeman daiteke.
...Herriz Herri | 2024ko Irailaren 26a
Esku baloia
Gizon gehienetan, nazional 2 mailan Irisarrik irabazi du, ETEC Charenteko talde gotorraren kontra, 30-27.
Pre-Nazional mailan, bigarren taldeak galdu du Canejanen, 28-24.
Erregional mailan, hamazazpi urtez petikakoek galdu dute Asson-en, 22-21.
Neska gehienetan, Kanbo/Irisarriko bigarren taldeak galdu du Baionan, 29-23.
Erregional mailan, hemezortzi urtez petikakoek irabazi diote Mont de Marsango taldeari,...
Herriz Herri | 2024ko Irailaren 26a
Bestetako zozketa
Thomas Boucan-ek 700€ko txekea. Leon Urbistondok 450€ko txekea eta hirugarrenak Iñaki Perugorriak 350€ko txekea.
Beti Gazte
Elkarteak antolatzen du aurtengo azken elgarretaratzea urriaren 12an larunbatez (12:30), Zugarramurdiko Azketa jatetxean. Menua: sangria, sarrera hotzak eta beroak, legatza errea edo txuleta patatekin, gasna erreximentarekin, sagar tarta izotzarekin, arno beltz eta...
Herriz Herri | 2024ko Irailaren 26a
"Euskara ene gisara"
Helduak euskara ikastera edo hobetzera bultzatzeko komunikazio kanpaina abiatu dute Euskararen Erakunde Publikoak eta Euskal Elkargoak. "Euskara ene gisara" lelopean, Euskal Elkargoak eta Euskararen Erakunde Publikoak pertsona berriak euskara ikastera gonbidatu nahi dituzte Ipar Euskal Herrian, dagoen eskaintza aurkeztuz. Horregatik, informazio praktiko guzia (formakuntza erakundeak, izen emaite estekak) webgune batean bildu dituzte:
Herriz Herri | 2024ko Irailaren 19a
Ezkontza
Buruilaren 14an ezkondu dira Maryline Le Chantoux eta Ganixhaurraeneko Sébastien Oxoby. Zorionak!
Liburu berri eta Amarrain besta
Igande huntan, buruilaren 22an, baditugu bi hitzordu, joan den astekotzat jadanik aipatuak.
Bidarrairi buruzko liburuaren aurkezpena (10:30), ondotik Herriko Etxeak eskainitako aperitifa.
Eta Amarrain besta: (9:00) meza, (10:30) pilota, (12:30) bazkaria 25 eurotan (amarrain, ahateki,...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016