Herriz Herri | 2024ko Maiatzaren 30a
Xaltaian Best festibala
Xaltaian Best musika festibala itzuliko da ekainaren 7 eta 8an, besteak beste rock, rap eta pop musika estiloekin. Festibala, ekainaren 7an Zokoako Koxe Arbiza plazan hasiko da, jazz eta cumbia doinuek alaituko dute gaualdia, Euskal Hot Klub (20:00) eta Cumbiam'Bero (21:30) taldeekin. Biharamunean, Rüdiger (20:00), Dupla (21:30) eta Su Ta Gar (23:30) arituko dira pilota plazan. Festibala urririk izanen da eta denei...
Herriz Herri | 2024ko Maiatzaren 30a
Futbol 7
Ekainaren 1ean, zazpinakako futbol txapelketa iraganen da Ondarraitz estadioan. Hiru irabazleek sari politak ukanen dituzte: lehenak Lizarrako kanpinean asteburu bat, bigarrenak sagarnotegi afaria eta hirugarrenak bertako produktuen saskia. Txapelketa goizean hasiko da (8:30), ondotik trikipoteoa izanen da (11:30), ekitaldia eta bazkaria (13:00), eta eguna finitzeko kontzertuak izanen dira Mexikortxo Band (18:30) eta Stepi Selektah-rekin (22:00). Txapelketa...
Herriz Herri | 2024ko Maiatzaren 30a
Marieneko mobilizazioak segitzen
Cade, ELB sindikatua, Lurzaindia, Nahi Dugun Herria eta Ostiak, joan den larunbatean, egun osoko mobilizazio deia egina zuten. Goizarekin orain aipatu mugimenduek, Marieneko laborantza lurrak salbatzeko eramaiten duten borroka azaldu dute, honekin batean juridikoki afera zertan den. Aipatua izan da Herriko Etxearen arduraz gain, Euskal Elkargoak erantzukizun handia duela. Mintzaldia burutu da 5 mugimenduen adierazpen ofizialarekin:...
Herriz Herri | 2024ko Maiatzaren 30a
Erreka garbitze
Aitzineko urtetan egiten den bezala, aurten ere, Mendekoste astelehenaz baliatu da Herriko Etxea erreka garbiketa antolatzeko. Aroa dudakoa izanik ere, hogoi bat lagun bildu dira. Lakako errekan hondarkin gero eta guttiago aurkitzen da, bainan Errobi bazterrean badago gune bat nun baden zer egin. Han berean bi erremorka bete dira. Ondotik, laguntzaileak elgarrekin bazkaldu dira Denen Etxean, Lokarri elkarteari esker. Heldu den urtean holako eguna berriz...
Herriz Herri | 2024ko Maiatzaren 30a
Ezkontza
Berri on bezain aipagarria, gure herrietan ez dena behar bada hain usu gertatzen. Joan den ibiakoitzean gure elizan esposatu dira Joana Pagueguy eta Bixente Minjou, familia eta adiskideak hor ziren egun eder hortan parte hartzera jinak. Jaun erretoreak hartu du esposen baiezko hitza. Egun horren segida izan dadila elgarrekin iraganen duten bizi luze eta zoriontsu baten hastapena. Segidako urratsak Agerraldiko barne ederrean gaitzeko umorean iragan dira. Egina...
Herriz Herri | 2024ko Maiatzaren 30a
Ekainaren 1ean, Hiriburuko Ainhara futbol taldeak besta antolatzen du. Goizean, (9:00-12:00), Etxerutin animazioak iraganen dira, hots torneo eta jokoak. Ondotik, La Perle gelan bazkaria eginen da, Lagunekin Cantar taldeak animatuko duen bitartean. Bazkariak 19 euro kostako du helduentzat eta 7 euro haurrentzat. Bazkaritik landa, errugbi eta futbol partiduak begiratzeko aukera izanen da. Egun hori denei idekia da, elkarteko kide ez direnak ere ongi etorriak dira!
...Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016