Herriz Herri | 2024ko Urriaren 31a
Joan den urriaren 12an, hirurogei bat lagun ibili ziren Encan auzotegian gaindi, bertako aberastasunak ezagutzeko, antolaketa proiektuan balioan ezartzeko xedez.
Itxaropenak biltzeko tailerra antolatua izanen da azaroaren 5ean, Errekoletoen kaperan (18:30-21:30). Euskal Elkargoko eta Ziburuko hautetsiekin, baita ikerketa bulegokoekin ere, gaikako taldetan banaturik, antolaketa proiektu honi buruzko ideiak, beharrak eta gogoak azalduko dira eta lehentasunen arabera sailkatuko, taldekako...
Herriz Herri | 2024ko Urriaren 31a
Kontzertua
Azaroaren 2an (18:00), Enbata gaztetxean Zker Band, Aho Zakil Konekxion, RTZ kolektiboa eta DJ Infernu taldeek kontzertua emanen dute. Sarrera urririk izanen da.
Antzerkia
Azaroaren 3an igandez (19:00), "Miñan" artedrama ikusteko parada izanen da Mendi Zolan gunean. Antzerki hori Amets Arzallusek idatzi "Miñan" liburuan oinarritzen da. 12 urtetik gorakoei zuzendua da.
...Herriz Herri | 2024ko Urriaren 31a
Liburuen inguruko partekatze momentu goxo hau Harretxe gelan iraganen da, astelehenero (10:00-11:00), urriaren 28tik aitzina. Libreplume elkartearen eskutik, 0 eta 3 urte arteko haurrak gomit dira frantsesez diren irakurketa eta kantuen inguruko haur-buraso tailerretara parte hartzera.
Izenak ez dira aitzinetik eman behar. Xehetasunak: 09-84 19-23-26.
...Herriz Herri | 2024ko Urriaren 31a
Kantu afaria
Azaroaren 1ean (20:00), kantu afaria iraganen da Kupela sagarnotegian. Xibar eta Zezek alaiturik, sagarnotegi menua proposatua izanen da, 39 eta 42 euroren artean.
Kontzertua
Azaroaren 2an (20:30), Aguxtin Alkhat eta Kamila Zubeldiaren kontzertua iraganen da, La Luna Negran. Sartzea 6 eta 19 euroren artean kostako da. Xehetasunen ukateko: 05-59-25-78-05.
Literatura
Baionako irakur...
Herriz Herri | 2024ko Urriaren 31a
Alexandre Iputchari azken agurra egin zaio joan den astean, jendea saldoan bildurik elizan. 97 urte beteko zituen abenduan. Azken urteak Baigorriko Larrazkena zahar etxean iragan ditu eta han da pausatu. Gizon zintzoa zen eta maitagarria, osoki. Hiru alaba eta seme baten aita zen. Emaztea galdua zuen duela zenbait urte. Ofizioz pietuna zen, bainan oroz gainetik pilotaren alorrean zuen bere burua ezagutarazi, lehenik pilotari on bezala, eta gero laguntzaile gisa, bereziki Zaharrer Segi...
Herriz Herri | 2024ko Urriaren 31a
Anitz arranguratzen dira antzerki klasikoa desagertzen ari dela Euskal Herrian. Egia da denbora batez anitz herritan bazirela taldeak. Garaziko Sokorri Katolikoaren inguruan sortu tropa, juntatu da Aldude Ibarreko "Larrazkeneko Loreak" taldeari. Azaroaren 3an (15:30), Faustin Bentaberri salan emanen dute Piarres Larzabalen obra bat, "Suedako Neskatxa" titulua duena. Pieza umoretsua, oroitaraziko daukuna anitzi denboran gizartean ziren tinkitasunak eta erabetasunak, bereziki aitamen eta...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016