Herriz Herri | 2024ko Urriaren 31a
Arimen gaua
Ospakizun hau sartu da gure egutegian azken urte hauetan. Aurten iraganen da urriaren 31n ostegunez. Huna egitaraua:
- (10:00) Atharrinkuienapainketa tailerra.
- (17:30) desfilea plazatik Atharrirat,Itsasuko 3 eskoletako haurrek bertsu, kantu eta dantzak emanen dituzte.
- (19:30) Atharrin aperitifa partekatua: bakotxak bai jatekoa eta bai edatekoa ekartzen ditu eta denen artean partekatuak izanen dira gau goxo bat pasatzeko.
Euria...
Herriz Herri | 2024ko Urriaren 31a
Larrazkena
Larrazkenean sartzera goatzi. Aurten, idortearen orde izatekoz euritea dugu, nahiz haize hegoa heldu den. Onddorik ez da izan, bakarrik gune batzuetan. Ikusi izan da urte batez urriaren 20an euria hasi eta 29an gelditu zela. Gure eskualdean ez dugu halere desmasia handirik ukan, urtxoak abiatuak daude frango polliki, lertsunak milaka badaude, jada pasaturik. Horiek orok hazilan sartuko girelako seinaleak, izanen baita orduan ere zer egin. Omiasaindu...
Herriz Herri | 2024ko Urriaren 31a
Gau Beltza, udazkeneko euskal errito zaharra
Hilaren 31n ostegunarekin, Gau Beltza ospatuko dugu herrian. Hauxe dugu programazioa: (17:00-19:00) makillaje eta mozorro tailerra frontoian. (17:30) ipuin kontaketa euskaraz. (18:00) dantza ikusgarria. (19:00) ibilaldi mitologikoaren abiatzea pilota-plazatik. (20:00) ibilaldia herriko plazan izanen da eta hor berean, kantuak, txalaparta eta suaren inguruko mutxiko eta beste dantzak eginen dituzte. Jan-edatekoak eta...
Herriz Herri | 2024ko Urriaren 31a
Asteburuko elizkizunak
Heldu den asteburuko elizkizunen tenore eta tokiak hauek dira Errobiko Salbatore parropiarentzat gogoan hartuz neguko tenoretara pasatuak girela bereziki arratsetako mezentzat: beraz ortzegun huntan (18:00) Jatsun, Omiasainduz (9:00) Haltsun eta Arruntzan, (10:00) komentuko kaperan, (10:30) Larresoron eta Uztaritzen. Meza bakotxaren ondotik herri guzietako hilerrietan otoitza segurtatua izanen da. Larunbatean hilen oroitzapen meza (18:00)...
Herriz Herri | 2024ko Urriaren 31a
"Wontanara" ikusgarria
Larresoroko Afrika Dambo eta Uztaritzeko ASCA kirol eta kultura elkarteek azaroaren 2an (20:30) eta 3an (16:00) "Wontanara" ikusgarria (ginearrez "elkarrekin") presentatzen dute Harri Xuri gelan. Mendebaldeko Afrikako dantzen eta musiken sorkuntza originala da. Sartzea 10 euro, 6 urte arte kitorik.
Harri Xuri dantzan festibala
Azaroaren 15etik 17ra, Luhuson ospatuko den "Harri Xuri Dantzan"...
Herriz Herri | 2024ko Urriaren 31a
Ezkontza
Joan den ibiakoitzean Jaungazteneko Kattalin Dudalde andereñoak biziko laguntzat hartu du Itsasuko Etxeberriko Peio Iriquin laboraria. Aiherrako elizan ezkondurik, saldo handian bilduak ziren familiakoek eta lagunek Itsasuko bidea hartu dute, gertakaria elkarrekin ospatzeko, herri honetako Altzuieta jatetxe ezagunean. Aitzineko igandean, urriaren 20an ezkondu ziren Itsasuko Herriko Etxean.
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016