Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Irailaren 05a

Kontrabandisten lasterketa - Bestak - Numerikoan trebatzeko

Kontrabandisten lasterketa

Iragan da abuztuaren 25ean, aurten bazen sanjamendu. Ainhoako eta Berako laborariek bazituzten ekarriak animaleak erakusteko, bai eta ere beren barazkiak salgai zituzten, hori denak gaztetxeko parkean egun guzian, bazen ere ostatu eta zikiroa bazkaltzeko. Arratsaldean helduen aitzinean ttikiek egin dute lasterketa, gero egiazkoa, aurten irabazleak dira: Martin Fagoaga 42m25s, bigarren Jean Laxague 44m02s eta hirugarren Manex Etxeverry Pacheco...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Irailaren 05a

Artetxeak 10 urte - Artetxean irailaren 6an

Artetxeak 10 urte

Joan den ostiraleko gaualdia errotik kausitua izan zen. Artetxe aitzinean, merkatua bururatzera zoala, Arberoa txarangaren soinu goxoekin euskal jauzi eta dantza herrikoiak eman ziren. Ondotik Artetxea gelan Tapia eta Leturiak beren bi musikari lagunekin giro gaitza sortu zuten, adin guzietako jendea aitzinean zutela loriaturik, anitz kantuz eta dantzan. Berentzat ere atsegingarri izan zela jakinarazi zuten arduraduneri.

Andoni Ollokiegi eta...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Irailaren 05a

Kontzertua - "Bidasoa mintzatuko balitz"

Kontzertua

Irailaren 12an, Gaztelu Zahar Hendaiako gizon abesbatzak kontzertua emanen du Bixintxo elizan (21:00). Iñaki Dieguez izanen da zuzendaria. Sartzeak 12 euro kostako du.

"Bidasoa mintzatuko balitz"

Axut konpainiaren azken sorkuntza da "Bidasoa mintzatuko balitz". Bidasoan barna 3 orenez irauten duen emanaldi ibiltari artistikoa da, Gari Garaialde argazkilaria eta Xabier Erkizia soinu artistarekin lankidetzan. Huna...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Irailaren 05a

Hazkuntza egunaren bigarren edizioa - Urte aberatsa

Hazkuntza egunaren bigarren edizioa

Aro onarekin iragan da Donaixtin; 600 ardi, 250 bat behi eta 40 bat zaldirekin. Hauek Oztibarreko 9 herrietarik etorriak ziren. 2.000ko bat presunek, erakusketa eder hori ikusi nahi ukan dute. Oztibarren hazkuntza da laborantxako giltza eta egun hori hain ederki eta anaitasunean moldatu duten kabalzain horiek, goresmenak merezi dituzte eta ber bidea segi dezatela geroan ere.

Urte aberatsa

Bekan...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Irailaren 05a

Pilota solas

Gazteen mailan balentria pollita egin daukute Peio Othart eta Ibai Etxeberri-Bortheiryk. Laugarren urtearentzat segidan irabazi dute xapelgo nagusia. "Oztibartarrak" 30, "Zaharrer Segi" 24, partida ttinkia egin dute Donamartiriko plazan, bero handiarekin. Goresmenak merezi dituzte lau pilotari gazte horiek. Ber kuraiarekin jo aitzina!

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Irailaren 05a

Heriotze - Zaharre Segi - Dantza ikastaldia

Heriotze

Ardantzieko Frantxua Bidart 75 urtetan zendu da, eritasunak eremanik. Herritik aspaldi huntan joana, Donibane Garaziko erretreta etxe batean iragan ditu bere azken urteak. Asteartean egin dira ehorzketak, Baigorrin. Doluminak familiari.

Zaharrer Segi

Buruilaren 7an ibiakoitzarekin, egun handia izanen da gure pilota elkartearentzat. Bere ehungarren urtea handizki ospatuko du. Besta giroa egun guzian, une hunkigarriak ere...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016