Herriz Herri | 2024ko Urriaren 24a
Zibitze Bidegaineko Xabi Tristant-ek emaztetzat hartu du Elena Luro ahatsarra. Elgarren zoriona egin dezatela.
...Herriz Herri | 2024ko Urriaren 24a
Ttipia kafetegia
Hau dugu urri hastean Hirigoinia etxean ireki den kafetegi berria, Erberua elkarteak kudeatuko duena.
Egun guziz kafea, tea eta ziropak zerbitzatuko dira euro batean (9:00-12:00). Parte hartzeko baldintza bakarra 5 euroko urte saria ordaintzea da, 2025eko urtarriletik beharrezkoa izanen dena.
Zirko ikastaroak Artetxean euskaraz
Urriaren 28 eta 29an, akrobazia, eskuketa eta oreka ikasteko parada ukanen dute...
Herriz Herri | 2024ko Urriaren 24a
"Arberoan Zehar" 2. edizioa
Urriaren 29tik azaroaren 2ra, "Arberoan Zehar"-en 2. edizioa iraganen da:astearte arratsean Donoztirin, etxetiergoaz mintzaldia Jean-Claude Mailharinekin, asteazkenean haurren eguna Donamartirin musika eta joko tailerrekin. Ostegunean Entrexatak kontzertua Izturitzeko harpeetan, ostiralean Gau Beltza Izturitzeko merkatuan eta larunbatean kontzertua Aiherran Sarbakul, Arti2.0 eta AKts taldeekin. Dinamika hortaz baliatzeko eta ibarreko giroan...
Herriz Herri | 2024ko Urriaren 24a
Hautetsiek egin nahi ukan duten hitzartze zabalaren abiapuntu gisa, iragandako Encan auzotegiko hiri-ibilaldiak hirurogei bat ziburutar bildu ditu auzotegi hau berriz ezagutarazteko xedez.
Bigarren bisita ere plantan ezarria izan da ahal bezain lagun gehienei ekintzaz gozatzeko bidea eskaintzeko. Ondoko hitzordua azaroaren 5ean emana izanen da (18:30). Aitzinetik izena eman behar da:
Herriz Herri | 2024ko Urriaren 24a Zine gaualdia Urriaren 25ean, ostiral arrastiriz (18:30), iraganen da zine gaualdi berezia Arrume gelan. Hiru film eskainiak izanen zaizkigu: "Errekari mintzo" (2024), Bidarraiko gazteek Aldudarrak Bideoren laguntzarekin egindako film laburra (10mn); "Azken euskaldunak" (2024), Makea eta Lekorneko gazteek egindako film laburra (10mn); eta "Ximinoa" (2023), Itziar Leemans-ek egindako filma (25mn). Ondotik Angela Duverger zinegilearekin...
Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39
Zine gaualdia - Ipuin emanaldia
Herriz Herri | 2024ko Urriaren 24a
Azaroaren 10ean iraganen dira, ikusiz muntatua den egitaraua, Mexikora buruz joaiteko proposamena egina da. Frantses antzerki batekin hasiko dira (18:30) "Monolgue culinaire" deitua, ondotik janari mexikarra eskainia izanen da, Bacano bandak animatuko duena.
Ikusgarria bakarrik 15€ kostako da, janaria 15€ eta ikusgarria, janaria eta edaria 25€. Izenak azaroaren 3a aitzin eman behar dira 07-49-54-33-65 deituz.
...Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016