Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Urriaren 17a

Haize tenpesta eroa - Freska feminista - Odol emaiteak

Haize tenpesta eroa

Joan den asteazkeneko haize tenpestak zernahi makur egin du herrian, auzo inguruetan bezala. Zorionez, nehor ez da minartu. Errotik atera ditu arbola frango, hautsi arbola adar asko. Izan dira arbolak bidean trebeska, dilindan eta lurrean Geraston, Latsen, trein geltoki aldean, Olhasurren, Urzumun, Haiderreneko edo Larraldeko aldetan...

Lekuan lekuko egoiliarrek berek ideki dute han eta hemen bide frango, auzo lanean, eta hori agurtzekoa da....


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Urriaren 17a

Esku baloia - Heldu den larunbateko partidak

Esku baloia

Pre-nazional mailan, bigarren taldeak berdin egin du Asson taldearekin, 28-28.

Erregional mailan, hamazazpi urtez petikoek galdu dute Pessac-en, 22-19.

Nesketan nazional 3 mailan, Kanbo/Irisarrik irabazi dio Saint Loubes taldeari, 28-23.

Bigarren taldeak irabazi dio Ossau taldeari, 27-23.

Erregional mailan, hemezortzi urtez petikoek irabazi dute Tyrosse taldearen kontra, 43-28.

Heldu den larunbateko...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Urriaren 17a

Beti Gazte - Lezeetan - Usoaren eguna - Ateraldia - Kukusu merkatua - Pilota

Beti Gazte

Elkarteak egin du bere aurtengo azken elgarretaratzea urriaren 12an, Zugarramurdiko Azketa jatetxean. 50 bat kide hor ziren, beti bezala, Anabel eta Elenak ongi konpondu dituzte beren jateko onekin. Izigarriko umore onean, euskal kantu batzu emanez eta arratsalde apalean estomaka ongi enpatua beren lekuetara sartu dira. Bulegoak denak eskertzen ditu eta denak gomit dira heldu den urtean eginen den biltzar nagusirat....


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Urriaren 17a

Loto - Berriz Aitzinaren biltzar nagusia

Loto

Urriaren 20an (15:00), "Gure haurren eskola" eskola publikoko burasoen elkarteak lotoa antolatzen du ezkerparetan. Sari anitz badira irabazteko. Goxokiak eta edariak ere izanen dira.

Berriz Aitzinaren biltzar nagusia

Joan den larunbatean Mindegian herriko lehengo 50 bat gazte Berriz Aitzinaren biltzar nagusira hurbildu dira. André Duhart eta Peio Uhaldek bi hizkuntzetan ongietorria egin eta, Christiane Uhalde eta Françoise...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Urriaren 17a

Kontzertua

Baigura ikastolak urriaren 19an Hodi Aldean kontzertua antolatzen du (19:00), parte hartuko dute Ixtaklok, Maskak, Dupla eta DJ Àƒ'œzkülüz-ek. Arrastiritik harat ostatua idekia izanen da, Arberoako txarangak animaturik.

Sartzea 12 urtetik goiti ordainduz, 16 eurotan.

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Urriaren 17a

Odol ematea - Hitzaldia

Odol ematea

Urriaren 25ean ostiralez (15:00-19:00), Guy Poulou erabilera anitzeko gelan odola emateko parada izanen da. Odola emateak bizi bat salba dezakeelako... Aitzinetik dondesang.efs.sante.fr webgunearen bidez izena eman.

Hitzaldia

Urriaren 25ean (9:00-17:00), "XVII-XVIII. mendeetako gutunezko harreman transatlantikoak" jardunaldia iraganen da Errekoletoak gunean. Informazio gehigarriak baita egitarau zehatza...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016