Herriz Herri | 2024ko Urriaren 10a
Kirolak hautuan haurrentzat
Aktibitate eta kirol desberdinak ezagutzeko gomita luzatzen diete haurrei hiriko kirol hezitzaileek: atletismoa, aurkakotasun, baloi, erraketa jokoak, txirrindula... Zinez gustukoa dutena zoin den jakiteko kirol desberdinak entseatzeko parada izanen da. 4 eta 7 urteren arteko haurrentzat da, asteazken goizetan, erabilera anitzeko esparruan. Urteak 30 euro kostako du. Izena emateko: 05-59-24-65-58 ala
Herriz Herri | 2024ko Urriaren 10a
Mutxikoak
Urritik maiatzera, hilabeteko lehen igandean (11:30) mutxikoak iraganen dira Luis XIV plazan, Xirribikariak orkestrarekin. Informazio gehigarri guziak www.saintjeandeluz.fr webgunean atzeman daitezke.
"France services" egunak
Urriaren 7tik 18ra, herriko Gizarte Ekintzako Udal Zentroak "France services" egunak antolatuko ditu...
Herriz Herri | 2024ko Urriaren 10a
Hirugarren adinekoak Maulen eta Gursen gaindi
Hirugarren adinekoak bidaiariak ditugu. Goiti Aire elkarteak ardura proposatu ateraldietan parte hartzen dute, autobusez.
Joan den buruilaren 26an, Donamartiriko eta Bastidakoekin elkarturik, orotara 55 bat lagunek egin zuten Gurseko eta Mauleko itzulia. Gurseko kanpamentua barneratze administratiborako lekua izan zen 1939ko...
Herriz Herri | 2024ko Urriaren 10a
Heriotze
Urdoze Ospitaliako Damattitt Ospital 97 urtetan pausatu da. Doluminak Jeannot, Josiane eta Panpi seme alaberi eta familia guziari.
Pilotarien Biltzarra
"Zaharrer Segi" elkartea antolatzaile, pilotari ohi edo laguntzaileak urtero elgarretarazten dituen biltzarra igandean iragan da gure herrian.
Karia hortarat, joan den astean aipatu bezala, gure kirola ederki zerbitzatu edo oraino egungo egunean zerbitzatzen duten...
Herriz Herri | 2024ko Urriaren 10a
Liburua familian igandean
Liburua familian ekitaldiaren 9. edizioa itzuliko da kalitatezko programa batekin, urriaren 13an (9:00-17:00), Larreko kulturgunean. Idazleak, argitaletxeak, liburu-dendak, ikuskizun biziak eta mahai-jokoak. Atseginezko eguna bilakatu da, animazioetan euskara eta frantsesa erabiliak dira, haurrek ere parte hartze ona dute, irakurtzea hain da beharrezkoa gaur egun.
Sganarelle antzerkia Larrekon
Molière...
Herriz Herri | 2024ko Urriaren 10a
Kontseiluko bilkura
Herriko kontseiluaren bilkura irailaren 19an iragan da. Bilkura bera hasi aitzin Izpindar Ekindar elkarteak aurkeztu du bere funtsa: elektrizitatea ekoiztea norberarendako eta besteendako, merkeago eta tokikoa. Proiektuan pertsonak sar daitezke bainan ere herriak. Hazparne barne da. Ondorioz hautetsien parte hartzearen kopuruaren arabera elkarteak Europatik diru laguntzak ukan ditzake. Hautetsi bakotxari deia luzatua izan zaio.
Parte hartzera...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016