Herriz Herri | 2024ko Apirilaren 25a
Parte-hartzaile proiektu deialdia
Jazko aurrekontu parte-hartzailearen lehen edizio arrakastatsuaren ondotik, 27 proiektu irabazle agertu baitziren, Herriko Etxeak bigarren edizioa abiatu du. Egitasmoak aurkezteko hautagaitza idekia da, trantsizio ekologikoa, solidarioa eta herritarreri zuzendua izan behar diren proiektuak dira hautatuak izanen. Herriko Etxeak 300.000 euro baztertu ditu. Jadanik Herriko Etxetik 5.000 euro baino gehiago eskuratzen duten elkarteek ezin...
Herriz Herri | 2024ko Apirilaren 25a
Mus txapelketa
Apirilaren 28an igandearekin (10:00), Kaskarotenea ikastolan mus txapelketa iraganen da. Pertsona bakoitzak 12 euro ordaindu beharko ditu, izena emateko 06-33-07-18-92 deitu. Bertan, kafea eskainia izanen da, eta talo baita edariak izanen dira.
Azokaldia!
Maiatzaren 2an ostegunarekin (19:00), Josu Martinez-en "Mirande, film bat egiteko zirriborroa" dokumentala ikusgarri izanen da Baltsan. Sarrera 5 eurotan.
...Herriz Herri | 2024ko Apirilaren 25a
Maiatzaren 4an, larunbatean (14:00-18:00), Lamin trinketean, "Garazi-Baigorriko buraso sareak" haurrentzat animazioak antolatzen ditu. Pista joko, zurezko jokoak... eta argazki kabina muntatuak izanen dira, haurrek eta helduek elkarrekin memento goxo baten pasatzeko aitzakia. Sartzea kitorik, xehetasunentzat deitu Karine 07-65-18-44-90.
...Herriz Herri | 2024ko Apirilaren 25a
Pierre Etcheverry eta Xalbat Duhalderen balentria, pilotan
Frantziako Elite Pro binakako pilota txapelketa joan den igandean bururatu zen, Moderne trinketean. Pierre Etcheverry Abarratia pilota batasunetik jalgi pilotariak, Luis Sanchez-ekin finala eraman du (40-32) Vincent Bideondo eta Battitt Ducassouren aurka. Balentria handia Pierre Etcheverryrentzat, jakinez berrikitan oraino amaturretan ari zela, orain hoberenen artera hupatu da, lehen...
Herriz Herri | 2024ko Apirilaren 25a
San Frantziskotik etorri zaigu Mayi Elissetcheren heriotzaren berria (1925-2024), 98 urtetan. Ortzaizen sortua zen, Perusansena familian, eta sei haurride ziren, mutiko bat eta bost neska. Bidarrai Nikolaseneko Ganixekin ezkondu zen 1948an eta hor bizi izan dira lehen denboretan. Ganix 1951n airatu zen Kaliforniara, artzaingoan aritzeko, eta Mayi urte bat berantago, 1952an, Monique alabarekin. Han ukanen dute bigarren haurra, Jean-Pierre semea. Lehenik Cedarvillen egonen dira eta gero San...
Herriz Herri | 2024ko Apirilaren 25a
Petit Théâtre de Pain taldeak, eskolako haurrekin argazkiaren inguruko proiektua antolatu du. Nahia Garat, argazkilariak eraman lana, "Harri Xuria eskutan" kaolin proiektuaren baitan sartzen da. Haurrek argazki kontakizuna irudikatzeko, herriaren iragan historikoa, oraina eta etorkizuna perspektiban jarri dituzte. Ikasleek karta postalak idatzi dituzte. Galdera sinpleetatik abiatuz: "Zer ikusten duzu?" "Zer istorio kontatzen ahal duzu?" "Nola sentitzen zira argazkieri begiratzen...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016