Herriz Herri | 2024ko Urriaren 03a
Polliki herriko dantza taldeak sartzea laster eginen du. Haurrei, gazteei eta helduei euskal dantzak ikasteko parada emanen zaie. Gazteentzat adinaren arabera multzoetan bilduko dira, helduentzat kurtsoak asteazkenetan iraganen dira, Urxuria gelan. Izena emaiteko azken epea azaroaren 8a, xehetasunak pollikitaldea@hotmail.fr bidez.
...Herriz Herri | 2024ko Urriaren 03a
Esku baloia
Nazional 2 mailan, Irisartarrak galdu du Balma hirian, 33-26.
Pre-Nazional mailan, bigarren taldeak irabazi dio Lormont taldeari, 28-24.
Erregional mailan, Irisartarrek irabazi dio Lormont taldeari, 29-26.
Neska gehienetan, Nazional 3 mailan Kanbo/Irisarrik irabazi du Bordes-en, 20-18.
Bigarren taldeak irabazi dio Nafarroari, 28-23.
Erregional mailan, hemezortzi urtez petikakoek galdu dute Atharratzen,...
Herriz Herri | 2024ko Urriaren 03a
Heriotze
Joan den astean zendu da Jean Pierre Pelletrat, pilotari ohia eta Kapito Harri elkarteko kidea, 74 urtetan. Gaur egun luzean eta joko garbin ari diren Beñat eta Frantxoa pilotarien eta trebatzaile diren Eneko eta Peioren aita zen. Uztaritzen sortua bere lan bizia ereman du tornulari fresatzaile bezala Dassault lantegian, sindikalista ere izanez. Maite zuen ere ihizia eta azken urte hauetan Zuraiden bizi zen. Larunbatean ehorzketentzat Bixintxo eliza leporaino...
Herriz Herri | 2024ko Urriaren 03a
Aurtengo ate idekientzat bi gai hautatuak izan ziren: bakartasuna eta transmisioa. Ereman izan ziren gogoetaldietan biak lotuak ditaizkela agertu zen. Bakartasuna bakarrik bizitzea izan ditaike, bainan jendeez inguratua izanagatik ere bakarrik sendi ditaike. Bakardadea desmasia handien erroa izan ditaike. Laburpen bat egin beharrez, lema hau emana izan da: "Eskuz esku bakartasuna baztertu".Ibarreko ate idekitzeen karietarat, AIBA elkarteak lan hori plazaratu nahiz, Kanalduderen...
Herriz Herri | 2024ko Urriaren 03a
Kanboko harmoniaren ikusgarria
Urriaren 5ean, Bernadette Jougleux parkean (20:30), herriko 30 bat musikariz osatu harmoniak bere ikusgarria emanen du. Aire desberdinak emaiten ditu, musika tradizionaletik euskal rocka arte. Sartzea urririk.
Ihesi antzerkia
"Ibilki" programaren baitan, AIEC gelan Iduzki Lore taldeak "Ihesi" antzerkia emanen du, urriaren 18an (19:00). Bi emazteen istorioa da kontatua, kasualitatez bide...
Herriz Herri | 2024ko Urriaren 03a
Amikuzeko Zabalik elkarteak, Donibane Garaziko Herriko Etxearen galderari erantzunez, Nafarroako historiari buruzko hilabetea antolatzen du urri honetan. Hilabete guzian, Donibane Garazi izanen da Nafarroako solasen hiriburu.
Urriaren 2an hasiko da "1620 LOrALDIA" erakusketarekin. Apezpikuen presondegian ikusten ahalko da hilabete guzian. Oroitarazi behar da, erakusketa hau 1620ko 400. urteburua ospatu...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016