Herriz Herri | 2024ko Urriaren 10a
Pilota
Trinketean
Plazako xapelgo eta lehiaketen ondotik gure pilotariek hartu dute trinketeko bidea. Irisartarrak pilota elkartearen izenean pare askok jokatzen dute. Nesketan palantxan, pilota hutsean A eta B mailan, orotarat 11 talde engaiatuak izan dira xitoetarik bigarren mailaraino. Esku-huskan aldiz bost pare izan dira gaztetarik bigarren mailaraino. Gutiz gehienak multxoko partidetan daude.
Aupa Xan...
Herriz Herri | 2024ko Urriaren 10a
Herri Uzta
Herri Uzta festibalak segitzen du urriaren 10etik 13ra egitarau hunekin: osteguna 10a Bilgunen ''Troquet Vagabond''-ekin lankidetzan artisau garagardo festibala erakusketa eta jastaketa egun osoan; (19:00) Talokuiz Gure Irratiak proposatu blind testa; (21:00) Julie Rouault-ren kantaldia. Ostirala 11 Bilgunen (20:00) gaita luze musikaldia; (21:00) Andoni Oilokiegiren kontzertua; (23:00) Mirabe rock taldearen emanaldia, ''Herra Hutsa'' diskaren...
Herriz Herri | 2024ko Urriaren 10a
Heriotzeak
Joan den astean Jean Pierre Inda zendu da. Pokoinean sortua, 4 anaietako familia batean, bizia sortetxean iragan du laborantxan Kontxita bere espos lagunarekin.2 alabaren aita, xahar denbora Aldudeko karrikan iragan du Rosalinean segur haurrek hurbiletik segiturik. Jean Pierre Aldudeko gizon xaharrena zen, 96 urte zituen.
Aste huntan, Jeanne Ormart ehortzia izan da. Gazteko izena Chabagno, Pritxiainean sortua, etxeko segida hartu zuen Auxtin bere senar...
Herriz Herri | 2024ko Urriaren 10a
Ezkondu dira Nadia Gascue eta Florian Lagune. Elgarrekiko bizi zoriontsua haiei!
Zendu da Patrick Olherri Etxeparekoa, 71 urtetan. Uzten dituenei, gure doluminak.
...Herriz Herri | 2024ko Urriaren 10a
Urriaren 18an (20:30), La Perle gelan Cie Zygomatic konpainiak CLIMAX ikusgarria aurkeztuko du.
Konpainiak hausnarketa egitera gonbidatzen gaitu, gure garaiko gaitzei buruz, klima aldaketari, baliabideen agortzeari eta biodibertsitatearen desagerpenari buruz. Akrobaziak eta abestiak, ikusgarri musikal hunek idekiko du kultur denboraldi berria. Informazio gehigarriak edota tokiak hartzeko: 05-59-44-15-27 ala
Herriz Herri | 2024ko Urriaren 10a
Ateraldia
Urte guziz bezala Herriko Etxeak antolatzen du erretretatuen ateraldia, aurten urriaren 23an asteazkenez izanen da, abiatzea pizinako aparkalekutik (8:30), bidean gosaria, errota baten bisita, Bazkaria Cagnoteko baserri Belestou ostatuan eta eguna bukatzeko herrirat itzultzean herriko edantegian azken tragoa, hortako behar da izena eman Herriko Etxean urriaren 16a aitzin. Parte hartzea 30€ bakotxak eta 45€ bikotearentzat, norbaitek behar balin badu...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016