Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Uztailaren 25a

Mintzaldi - Clément fundazioaren berri - Pilota - Haltya jauregiaren 150 urteak - Xardina besta - Herriko besten oihartzuna

Mintzaldi

Ortzirale huntan (20:00), Apezetxeko gelan mintzaldi bat izanen da gai huntaz: Takashi Nagaï, japoniar mediku kristau radiologoa zen Nagasakyko ospitalean lan egiten zuena, munduko bigarren gerla bukaeran amerikanoek bigarren zartagailu atomikoa bota zutelarik. Bizirik gelditu zen, aldiz emaztea galdu zuen. Nahiz berak asko sufritzen zuen, kolpatuak artatzen pasatu du bizi guzia ospitale hartan berean 1951n zendu arte. Itxaropen liburu bat ere idatzi du...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Uztailaren 18a

Heriotze

Joan den uztailaren 2an zendu daHerriaastekari huntan berriak ematen dituen Frantxua Juanicotenaren ama, Antxiñoeneko etxekoandre xaharra, 94 urtetan. Maria Koxepa, sortzez Erratzuarra, Bankako Bustanenerat etorria zen Koxemari espos lagunarekin. Handik, familia joan zen Baigorrira bizitzera, eta gero berriz Bankako Antxiñoenerat. Koxepa bost haurren ama izan zen. Emazte langile eta alegeraz oroitzen dira herritarrak. Jostun paregabea zen, euskarari errotik atxikia, eta jendekina....


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Uztailaren 18a

Serres-eko Jakubeak - Kontzertua

Serres-eko Jakubeak

Serres-eko Jakubeak uztailaren 19 eta 20an iraganen dira. Lehen egunean ostiralarekin, mus txapelketa iraganen da (19:00), 100 euroko saria irabazten ahalko da. Izen emateak egunean bertan eginen dira eta parte hartzeko 10 euro pagatu beharko da. Taloak eta edariak salgai izanen dira. Biharamunean, goizean meza (10:00), pilota final kontsonantea (11:00), aperitifa (12:30), zikiroa (14:00), pilota final printzipala (18:00), Baxaketa taldearen kantuak...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Uztailaren 18a

Erakusketa - Kontzertua Hiplotin - Itsasoaren besta - Kontzertua merkatuan

Erakusketa

Maiana Agorrodyren mundu koloretsu eta humanistan murgiltzeko aukera izanen da uztailaren 10etik agorrilaren 3a arte, Mendi Zolan kulturgunean. Artistaren margolanek, tropa errebeldearen historia kondatzen dute, kosmosean noraezean ibili ondoren, berreraiki beharreko mundu berria aurkitzen duena. Maskarak kentzen dituzte benetako koloreak erakusteko. Erakusketa urririk da, xehetasunak hendaye-culture.fr webgunean.

Kontzertua...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Uztailaren 18a

KOMedia elkartea - Okasiozko liburu salmenta - Musikal ikusgarria haurrentzat

KOMedia elkartea

Elkarte hunen xedea da, Garazi eremuko 60 urtetik gorakoentzat aktibitate desberdinak antolatzea.

Memoria tailerrak, jokoak eta beste... aktibitateak kitorik dira. Uda huntan aktibitateek segitzen dute, ostegunetan iragaiten dira (10:00-12:00) elkartearen egoitzan Renaud etorbidean. Xehetasunak: 06-44-78-04-71 edo Komedia64@gmail.com.

Okasiozko liburu salmenta

Donibane Garaziko prentsa saltegian...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Uztailaren 18a

Mutxiko ikastaldiak

Uztailaren 30etik agorrilaren 27a arte, astearte guziz (19:00-20:00), herriko plazan, Patricia Larraldek animaturik mutxikoak ikasteko parada emana da. Interesatuek deitu 06-89-64-57-30 edo donazaharren.euskaraz@gmail.com bidez.

...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016