Herriz Herri | 2024ko Uztailaren 18a
Lur eta itsas afaria
Uztailaren 19an ostiralarekin (19:00), hitzordua emana da Lur eta Itsas apairuaren bigarren ediziorako! Zatozte idoki etxaldeko ekoizleekin eta "Pleine Mer" elkarteko arrantzaleekin biltzera eta tokian berean sukaldatu dizuetena dastatzera! Sarde Sardexkak eskaini joko saioa, musika eta mutxikoak izanen dira gaualdi guzian.
Zinema proiektua
Uztailaren...
Herriz Herri | 2024ko Uztailaren 18a
Uztailaren 19tik 22ra, Gauargi festibalaren 27. edizioa iraganen da herrian. Ostiralean (uztailaren 19an), gomitatuak izan diren Indonesia, Polonia eta Panamako taldeekin ikusgarria izanen da (20:30). Larunbatean (uztailaren 20an), goizean (10:00) karrika animazioak iraganen dira, ondotik (18:00) Ezpeleta dantzan munduko haurrekin, eta (20:00) munduko Folk bala Zezeren konpainian. Astelehenean (uztailaren 22an), gomitatuak izan diren taldeekin dantza ikusgarria iraganen da...
Herriz Herri | 2024ko Uztailaren 18a
Herriko obrak
Herri erdian zenbait urtez iraunen duten obrak uda huntan abiatu dira.
Berriki, Herriko Etxetik Arlandea etxeraino elektrika tentsio apaleko eta telekomunikazio sareak lurperaturik, Aiherra aldetik herrian sartzea geroago arramoldatzeko beharrezkoak ziren lanak dira egin. Herri barneko obretan, elizako aparkalekuan udazken huntan hasiko dira. Hor antolatuko dira eskola eta linea erregularren autobus geldilekua, etxe ondarkinen ontzi erdi lurperatuak...
Herriz Herri | 2024ko Uztailaren 18a
Uztailaren 28an igandearekin, Harrizko Zubiko besta iraganen da. Aurten egun berezia izanen da, Ote Lore elkarteak 40 urte betetzen baititu eta ederki ospatu nahi baitu urtemuga.
Harrizko Zubiko bestak usaiako egitaraua ukanen du: (11:00) pilota plazan bertsu-pilota:
Bengoetxea VI À¢'€'" Maitia / Jauregi À¢'€'" Esnaola pilotariak, Patxi Iriart eta Gillen Hiribarren
bertsulariak. Leaburuko lagunak urtero bezala presente izanen dira.
Aurten urtemuga markatzeko,...
Herriz Herri | 2024ko Uztailaren 18a
Udada, Moï Moï kolektiboak antolatu ekitaldia da. Besta hunek, musika, artea eta gastronomia nahasten ditu. Aurten, 3. edizioa izanen da eta Ducontenia parkean iraganen da uztailaren 18tik 20ra. Festibalean parte hartzeko sarrerak Helloasso webgunean salgai dira. Informazio gehigarrien ukateko: jeanne.collectifmoimoi@gmail.comedo 06-74-60-85-46.
...Herriz Herri | 2024ko Uztailaren 18a
Sortze
Goxalekuko Gaëlle Croc eta Mathieu Olhagaray zoriontsu daude, argia emanik beren hirugarren haurrari. Uztailaren 2an sortu da Unai. Goresmen eta zorion familiari.
BK trail eguna
Larunbatean, mendi lasterketen eguna dugu, Baztandarrak elkarteak antolaturik: (5:00) 65km, (8:30) 24km eta (9:30) BK Ttiki, 3,3km. (10:30) lehen lasterkarien heltzea. Eguerditan ostatu eta bazkari. Deneri zabaldua zaigun...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016