Herriz Herri | 2024ko Urriaren 03a
Ihiziaren hitzarmena
Sara eta Etxalar bi herri horiek bi mugetan ihiztatzeko behar dute elgarren akordioa. Usoa ihiztatzeko, hitzarmena 2011n sinatu zuten, geroztik urtero egiten dute aurten, buruilaren 22an egin dute, Sarako Stephane Barneix auzapezordeak eta Etxalarko Xabier Etxarte auzapezak. Karia hortarat Lizarrietako lepoan, egun guzian besta izaten da, bi herrietatik etortzen dira ekoizleak eta lantegiak beren gauzak erakusteko eta saltzeko. Jokoak ere izan...
Herriz Herri | 2024ko Urriaren 03a
Minhotzeko auzoen arteko bazkaria
Berrikitan iragan da Minhotzeko auzoaldean Minhoztarrak elkarteak antolatutako urteko bazkari partekatua.
Hirugarren urtea da horrelako hitzordu bat proposatua zela auzoko biztanleei. Aurten, Haixpia etxe berritu zoragarriaren lorategian berrogeita hamar presuna bildu ziren giro hoberenean eta aro ederra lagun. Isabellek eta Vincent bere semeak ongietorri hoberena egin zieten etorri direnei.
Xilban Lucuk aperitifa...
Herriz Herri | 2024ko Urriaren 03a
Kattalin Elizalde Kolegioaren estreinaldia
Bigarren ikas urteko sartzea kari, estreinaldi ofiziala egina izan zaio SEASKA-ren kolegioari. Amespetu alde hortan, gutitan ikusi da hainbertze hautetsi, arduradun, erakasle, ikasle, buraso eta bertze. 2023 urtean 83 ikaslerekin ideki zen kolegioa, aurten 130 ikasle baditu, 3. klasea ideki aitzin. Obrek segitzen dute, 8 gela gehiagorekin, hemendik laster 200 ikaslek beteko dute gunea. Ziburuko Piarres-Larzabal kolegioa...
Herriz Herri | 2024ko Irailaren 26a
"Baionan Kantuz"
Irailaren 28an (11:00), "Baionan Kantuz" ekitaldia berriz abiatuko da Euskal Museoaren aitzinean. Ohi bezala, Tuntuna elkarteko soinulari eta kantariek programa alaia prestatu dute, www.baionan-kantuz.eus edota www.facebook/baionan-kantuz guneetan atzematen ahal dena. Xehetasunen ukaiteko 05-59-59-08-98...
Herriz Herri | 2024ko Irailaren 26a
Urteroko hitzordua irailaren 27 eta 28an iraganen da. Larunbatarekin (17:00) mahai ingurua Inesa de Gachen gelan segitzen ahalko da. Paisaiak "Tribu 2.0" izeneko proiektu baten sorreraren ikuspegitik esperimentatu duten artisten lekukotasunak entzunen dira. Ondotik Belokeko abadian (19:50), Sylvain Méret eta Ihintza Irungarayren zuzendaritzapean, "Tribu 2.0 itzaletik argitan eta argitik itzalera" dantza esperientzia parte hartzailea iraganen da. Biharamunean igandearekin Belokeko abadian...
Herriz Herri | 2024ko Irailaren 26a
Ibilaldia
Heletan gaindi ibilaldiak arrakasta ederra ukan du. Goizean goiz euri uharrak egin ondoren denbora goxo batekin iragan da. Ohargarria: VTT bi ibilaldietarik (21 eta 36km) abantxu denek 36 kilometrokoa dutela hartu.
Ama eskolako burasoen elkarteak milesker handi bat diote antolatzen lagundu duten guzieri eta nola ez parte hartzaileeri.
Pilota
Erregelu joko berriko finalak jokatuko dira heldu den ibiakoitzean, 28an,...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016