Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Irailaren 26a

Sortze - Herriko aldizkari berria - Herri erdia 1992an

Sortze

EmmaGonzalez eta Xalbat Seosse-Oxarango andere-jaunek beren lehen haurñoari ongietorria egin zioten joan den irailaren lehenean. Hau seme bat izanki eta Aritz izendatu dute. Bikote gaztea Angelun bizi baldin bada oraino, laster Aiherrara jin behar luke Harregia etxea berritzeko lanak bururatu bezain laster. Anartean goresmenak burasoeri eta bizi luze eta urosa Aritz sortu berriari. Goraintziak nola ez Pozuluko...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Irailaren 26a

Erakusketa eta bisita gidatua - Errexil sariketaren 2. bertsu saioa - Oletako bestak - Emeki jaialdia - Euskal kantu ikasketa Xaian - Antzerkia - Pilota - Adindunendako ekitaldiak

Erakusketa eta bisita gidatua

Irailaren 23tik azaroaren 11 arte zabalik izanen da Posta gelan, "Euskaldunen aztarnak munduan" izeneko erakusketa. Hilaren 26an ostegunarekin, zabaltze ekitaldia eta bisita gidatua izanen dira egile eta prestatzaile den Argitxu Camus-Etxekoparrekin. Tenorea: 19:00.

Errexil sariketaren 2. bertsu saioa

Irailaren 27an ostiralarekin, Errexil Sariketaren bigarren sailkapen saioa izanen da Posta...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Irailaren 26a

Ibarrungo bestak - Europar dantza txapelketa - Dolores Redondo Larrekon - Urri Arrosako proiektu artistikoa - Kukai Dantzaren emanaldia

Ibarrungo bestak

Jondoni Mikelen ospakizunak hor dira irailaren 27tik 30a artean. Komiteko gazteak buru-belarri arizan dira, betiko programa mamitsuaren preparatzen. Ostiral arratsean mus lehiaketa (19:00), Inharria baserrian, izen emaitea bertan 20€. Larunbat goizean pala txapelketako finalak, Xerrikume errearen bazkaria (14:00), gaitzeko menuarekin, Kiki Bordatxok animatua, arratsean Punttu Kakotx txaranga (20:00), Pisoo eta OPH (22:00), Maskak (23:00) gaualdiko...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Irailaren 26a

Dolu - Hamaikagarren irakurraldi publikoa - Formakuntza - Film emanaldia

Dolu

Irailaren 17an zendu zaigu Andoni Etxarri historialari hendaiarra, 81 urte zituela. Besteak beste, Hendaiako ikastolaren, Endaika arraun elkartearen eta Sokoaren sortzaileetakoa izan zen. Ipar Euskal Herriko lehen Olentzero ere izan zen. Kultura, euskara eta ekonomia arloetan zinez ekarpen handia egin zuen. Ehorzketak irailaren 23an iragan dira.

Dolumin bizienak helarazten dizkiegu haren hurbilekoeri.

Hamaikagarren irakurraldi...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Irailaren 26a

Lokal berritua Urkoin - Izpindar, muntadura fotovoltaikoen batasuna - Aste Urdina - Egurra - Ikusgarriak prezio ezin hobean - Gure eskualdearen geroa, gu guzien egitekoa da! - Bertso eskola

Lokal berritua Urkoin

Iragan ostiral astirian, Urkoiko pesta komitearen lokal berritua estreinatua izan da ofizialki. Gela hori tokiko jendeak arraberritu du Herriko Etxeak fornitu materialarekin. Bakotxaren ahalak uztartuz ondorio ederra atera da.

Izpindar, muntadura fotovoltaikoen batasuna

Bakotxaren kontsumoa kudeatzea eta merkatzea helburu duen batasunak berri emaite bilkura proposatzen du Hazparnen irailaren 26an ostegunarekin...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Irailaren 26a

Liburu aurkezpen - Amarrain besta

Liburu aurkezpen

Arras ederki iragan da "Bidarrai 1800-2000" liburuaren aurkezpena. Salaren bete bildu da jendea, liburu egilearen hitzaldia entzuteko. Eta han berean ehun liburuz gora saldu da. Ondotik, gutiz gehienek atsegin hartu dute Herriko Etxeak eskainitako hurrupaldian, liburuaren inguruko solasak aitzina eramanez. Liburu hortaz interesatua denak aurkituko du Herriko Etxean, 15 eurotan.

Amarrain besta

Ohiko besta hau ere...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016