Herriz Herri | 2024ko Uztailaren 04a
673 bozkatzailetarik, 495ek bozkatu dute, horietan 5 xuri eta 5 ez bali. Echaniz (Fronte Popularra) 182, Lopez 121, Cachenaut 91, Lassalle 73, Mirande 13 (EAJ-PNV) eta Ribeiro (LO) 5.
...Herriz Herri | 2024ko Uztailaren 04a
Garaziko Jatsu herrian, uztailaren 5ean (19:00), Bordatto etxaldean kontzertu eta arno jastatze gaualdia antolatua da. Dr Kiki eta Mister Lucky taldeak hor izanen dira. Tokiko produktuekin egin talo mota desberdinak jaten ahalko dira eta nola ez lekuko mahastizainen edariak.
...
Herriz Herri | 2024ko Uztailaren 04a
Artetxean merkatua eta beste
Uztailaren 5ean ostiralez (18:00-19:30) hilabeteko merkatu handia izanen da, aste guzietako merkatuetanbaino ekoizle gehiagorekin.
Egun berean ere, merkatu denboran eta ondotik, Artetxean urtean zehar iragan diren arte jardueretako eskulanak erakutsiko dira.
"Artetxea kantuz" taldeak urteko azken errepika eginen du ere gau hortan, beti bezala orori idekia, merkatua kantu zenbaitekin bururatzeko mentura beraz.
Pintxo eta...
Herriz Herri | 2024ko Uztailaren 04a
Bozak
Orotara 2.116 boz izan dira: 1.434 boz emaile (%67,77), 682 abstentzio (%32,23) eta 57 boz baliogabekoak. Huna emaitzak: Peio Dufau (%33,26), Christian Devèze (%24,18), Victor Lastécouères (%20,70), Emmanuelle Brisson (%12,27), Jean Tellechea (%8,42), Jacqueline Uhart (%0,73) eta Corinne Berthelot (%0,22).
Sara Oinez
Aitzin hortan, Har Hitza elkarteko hogoi batek antolatua zuten ibilaldi hori, 130 bat...
Herriz Herri | 2024ko Uztailaren 04a
Berritasuna herriko garajean
Badu orain berrogoi bat urte Gérard Parachou lanean ari dela familiako garajean, Hazparneko bidean. Alabainan bere aitaren segida hartu zuen, hunek erretreta hartu zuelarik. Mekanikariek ontsa badakiten bezala, errotak bere itzulia egiten du eta hala orain bere erretretako orena hurbiltzen zaiola. Herritarrentzat plazera izanen da jakitea egiten dituen zerbitzuek segituko dutela, hunen segida hartu beharra baitu, uztailaren lehenetik goiti...
Herriz Herri | 2024ko Uztailaren 04a
Uztailaren 5 eta 6an, mendi lasterketaren 47. edizioa iraganen da, urtero milaka kirolari hurbiltzen dira. Ostiralarekin eguerditik harat lasterkarientzat bizkarrekoak emanak izanen dira, gauazko lasterraldia iraganen da Arranomendi mendian gaindi (22:30). Biharamunean larunbatarekin ibilaldi desberdinak antolatuak dira, bazkaltzeko posibilitatea ere emana da.
...Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016