Herriz Herri | 2024ko Irailaren 12a
Eskolako sartzea
Aurten 29 haurrek egin dute beren ikasturtearen sartzea usaiako erakasle, laguntzaile eta langileekin.Denek urte on bat iragan dezatela.
Sortze bat
Munixtako Christelle Goyhenetche eta Mattin Alfaroren familia bigarren haur batez emendatu da, seme bat Iñaki deitu dutena. Goresmenak burasoeri eta bizi luze eta uros bat Iñaki ttipiari.
Ezkontza
Erintaine Gaineko Mixel Amorenak...
Herriz Herri | 2024ko Irailaren 12a
Bere 89. urtean zendu da Rosalie Baxok, Bunuze Berrakitako etxekandere xaharra. Suhuskundarra sortzez bere senarra zena bezala, gaztaroan Ameriketan egonak ziren, 1963an handik itzulirik Berrakita etxea eta etxaldea erosirik hor familia altxatu, emazte langile eta eginbidetsuaren oroimena uzten digu Rosaliek.
...Herriz Herri | 2024ko Irailaren 12a
Donaixti Ibarre Etxeparean sortua zen Kattalin Agerre. Baiona aldean eraman du ordea bizitza han baitzen familiatu. 94 urtetan zendu da eta sorterrian ehortzia izan.
Hauen familiekin gaude.
...Herriz Herri | 2024ko Irailaren 12a
Asteburu huntan, buruilaren 14 eta 15ean, San Mixel eskolako burasoek puska zahar salmenta antolatzen dute Donibane Garaziko merkatu estalian (9:00-19:00). Jateko eta edateko aurkituko da tokian berean. Xehetasunentzat edo tokien atxikitzeko deitu behar da zenbaki huntarat: 06-56-82-15-76. Ikusliarrentzat sartzea urririk izanen da.
...Herriz Herri | 2024ko Irailaren 12a
Esku baloia
Pausaren ondotik, esku baloiko xapelgoa berriz hasi da. Nazional 2 mailan, Irisartarrek irabazi diote Orteseri, 31-28. Lehen partidarentzat, Airoski gela ederki betea zen.
Heldu den aste hondarreko partidak
Gizonetan, nazional 2 mailan, lehen taldea joanen da Bègles-era, larunbat arratsean (19:00).
Pre-Nazional mailan, bigarren taldea joanen da Ossaura, igande arratsaldean (14:00).
Nesketan, nazional 3...
Herriz Herri | 2024ko Irailaren 12a
Itsas Rock: ate idekiak
Rock, Lindy hop, salsa, bachata, kizomba/semba dantzak ikas daitezke Itsasun Itsas Rock elkarteari esker! Elkarteak ate idekitzea antolatzen du ostiral huntan, irailaren 13an (19:00) Sanoki gelan informazioak hartzeko eta izenak emaiteko.
Kurtsoak hasiko dira irailaren 18an asteazkenez (19:15), Sanoki gelan.
Xehetasun gehiagorentzat huna telefono bat: 07-83-67-24-88.
Elkarteen foroa
Foro...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016