Herriz Herri | 2024ko Uztailaren 04a
Uztailaren 6tik 14a arte, erakusketa, mintzaldia eta kantaldiak antolatuak dira. Ezkerparetan, aste batez margoak, eskulturak eta artisauen obrak ikusgai izanen dira (10:00-12:00/15:00-18:00). Uztailaren 7an (18:00), elizan Uztaritzeko Les Labourdins korala entzuten ahalko da. Uztailaren 8an (20:30) Avisatz-Pe,Gaves ibarreko gizon abesbatzak, kantuen bidez Pirinioetako kultura ezagutzeko parada eskainiko du. Uztailaren 10ean (18:00) Mizpira gelan, "Gustavo de Maetzu,...
Herriz Herri | 2024ko Uztailaren 04a
Uztailaren 16an (21:00), Baionako Enara emazte koruak bere ikusgarria emanen du elizan. 2007an sortua, errepertorio zabala du. Jordi Freixa operako kantari profesionalak, sortzez Irun herrikoak, du abesbatza zuzentzen. Sartzea 10 euro, kitorik 16 urtez petik.
...Herriz Herri | 2024ko Uztailaren 04a
Haur kantariak elizan
Joan den larunbat arrastirian, Prades herritik etorririk (Canigou mendiaren pean den herria, Ipar Katalunian), "Maîtrise Saint-Joseph" koruko haur kantariek, 9 eta 15 urte artekoek, kontzertu xoragarria eskaini dute gure herriko elizan. Publiko argalaren aitzinean, maluruski, hemengo jende gehienak ez baitziren kontzertu horren jakinean, publizitate eskasean. Bainan hor zirenek gain gainetik preziatu dute emanaldia. 2021ean sortua den...
Herriz Herri | 2024ko Uztailaren 04a
Herriko pestak
Uztailaren 5etik 8ra herriko gazteek Donamartiriko pestak antolatzen dituzte. Ostiralean arno jastaketa, larunbatean zikiroa eta aurtengo berezitasuna igandean 1. mailako pilota finalarekin. Notatzekoa eta eskertzekoa: pesta komiteak bere gain hartuko ditu herritarrentzat sartzeak. Eta asteburua ongi finitzeko, astelehenean herritarren eguna birla eta mus txapelketekin, eguerditan paëlla eta arratsean taloekin. Arrats guziak talde ezberdinak alaiturik...
Herriz Herri | 2024ko Uztailaren 04a
Uztailaren 10ean asteazkenarekin (21:30), Alaiak taldeak kontzertua emanen du Luis XIV plazan. Taldeak euskaraz kantatuko du eta urririk izanen da.
...Herriz Herri | 2024ko Uztailaren 04a
Huna beraz azkenean heldu gara, lau urteko polemikaren, dimisioen eta hauteskunde aitzinatuen amaierara.
Lehen itzulian ekainaren 16an hiru zerrenda ziren lehian, Jocou Pascalen zerrendak %37.3 boz bildu ditu, Etchegaray Fabiennen zerrendak (Ayenza auzapez ohiaren axuanta) %34.9 boz, eta Camblong Haritzaren zerrendak %27.8 boz.
Bigarren itzulirako, emaitza itxaropentsuak izanik ere "Hats berri" Camblong-en zerrendak erabaki du bigarren itzulitik erretiratzea bozen kontsignarik...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016