Herriz Herri | 2024ko Ekainaren 20a
Hauteskundeen emaitzak
Uztaritzerentzat hauek izan dira: izen emanak: 5.834 hautesle, bozkatzaile 2.987, balio zutenak 2.886. Bardella 743 boz (%25,74), Glucksmann 511 boz (%17,70), Hayer 394 boz (%13,65), Lassalle 262 boz (%9,08), Toussaint 214 boz (%7,41), Aubry 162 boz (%5,6), Bellamy 134 boz (%4,6), Maréchal 132 boz (%4,57). Besteak oro gibelago gelditu dira.
Uztaritzen kermeza
Uztaritzeko kermeza heldu den igandean 23an...
Herriz Herri | 2024ko Ekainaren 20a
Europako bozetan: lurrikara
Hauen emaitzez komentarioetan sartu gabe, lurrikara handia sortu du, ez bakarrik Frantzia mailan, baina edozein herritan eta eskualdetan ere. Gure herriari doakionez, huna nola iragan diren. Aurkeztu zerrendetarik lehen 8ak hauek dira:
La France revient (Bardella) 105 (%25,53), Besoin...
Herriz Herri | 2024ko Ekainaren 20a
Eskuin muturra nagusi Amikuzen!
Lurrikara hemen ere joan den igandean, Europako bozetan!
Jordan Bardella lehen ateratzen da Amikuzeko 14 herritan(Aiziritze-Gamue-Zohazti, Amenduze-Unaso, Arberatze-Zilhekoa, Arboti-Zohota, Arrueta-Sarrikota, Behauze, Donapaleu, Garrüze, Ilharre, Lohitzüne-Oihergi, Lüküze-Altzumarta, Martxueta, Mehaine...
Herriz Herri | 2024ko Ekainaren 20a
Bi urte guziz egiten duen bezala, Jean-Claude Mailharrin-ek gomita zabaltzen dauku Amenduzen kokatua den Eiheraren bisitatzerat, ekainaren 23an igandez. Goizean (10:00etatik goiti), arto eta ogi irina nola egiten den xeheki azalduko dauku. Zaregile bat ere hor izanen da, zareak nola egiten diren erakusteko. Egun guzian ogi labea pizturik izanen da. Bakoitzak bere bazkaria ekar dezake. Amikuze Kantuz taldearekin kantuz artzeko parada emana izanen da,...
Herriz Herri | 2024ko Ekainaren 20a
Jondoni Joane kari, erritual batzuk antolatzen dira suaren inguruan argitasunaren ospatzeko eta udari hasiera emateko. Egun horrek naturaren ziklo berria markatzen du. Ekainaren 22an larunbatarekin, Jondoni Joaneko suak iraganen dira Zaldunen digan. Arratsaldean (16:00) hasiko da, haurrendako animazioekin. Ondotik (18:00), kontzertuak izanen dira eta azkenik (20:30), Donibane Kantuz elkartearen kantak. Urririk izanen da, bertan jan eta edatekoa izanen da.
...Herriz Herri | 2024ko Ekainaren 20a
Laguntza etxerat
Langileek lortu dute Departamenduko zerbitzuekin hitz egitea: aldi bat Baionan eta biharamunean Pauen. Berri lasaigarriak ukan dituztela erran dute elkartekideek. Elkartearen geroa bi zatitan ikusten da: haurrekilako saila Landesetako egitura batekin eta adinetakoena Donapaleuko Adin Ederra elkartearekin.
Lanpostu guzien atxikitzea zainduko dela erran da eta diru harat-hunaten berri urte hondarra aitzin emanen...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016