Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Irailaren 05a

Elkarteen foroa - Parropiatik - Erakusketa

Elkarteen foroa

Urte oroz bezala Herriko Etxeak antolatzen du irailean elkarte guzien foroa Bilgune plazan eta aurtengoa izanen da beraz larunbat huntan (9:00-13:00). Foro horren helburua da elkarteen jarduerak plazaratzea eta ezagutaraztea. Zonbait jarduerentzat posible izanen da tokian berean izenak emaitea. Erakustaldiak ere izanen dira bereziki dantza, pilota, boxeoa eta beste arte martzial batzuena. Jan edariak segurtatuak izanen dira tokian berean. Ongi etorri...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Irailaren 05a

24 gazte Parisera! - Erakusketa

24 gazte Parisera!

Elgarrekin animazio zentroko 12 gazte baita Plan Cousut mediku institutu espezializatuko 12 gazte Parisera joan dira Joko Paralinpikoak ikustera. Idekitze zeremonian, taekwondo, errugbia eta saski baloia aulkietan ikusteko aukera ukan dute. Sekulan ahantziko ez duten emozio handiko bidaia izan da. Aupa gazteak!

Erakusketa

Irailaren 5etik 8ra, ostegunetik igandera ikusten ahalko da Francis Moreauren...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Irailaren 05a

Lau sasuak koblakan II. urtaroa

Jokü Olinpikoak Parisen, hitz jokü xiberolinpikoak Maulen.

Lau koblatleta, Beñat Larrori, hau bero beroa, bihar berak hontu Ligetx pastorala Gameren estreinatuko beita, Xan Alkhat, biharko koblatleten trebatzailea, Johaine Sarraillet, mendi bizikletan bezain laket hitzekin pedalkan, Joanes Etxebarria, gure hitzen hartza. Eta gei emaile haize epailea hebenko eta Hebentik. Gure alkarteak 14 urte hontan koblaka xokoñi bat zaintzen beitü Lextarreko Plaxot hontan, Kanta Lextarre...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Irailaren 05a

Hebenko ta hanko

Hebenko ta hanko... Han, Larrainen edo heben, nontik so egiten den! Gu han girelarik Larraineko herritarrak hemen daude, ez han! Eta herritarrek haien baitan hartzen zütüelarik, hor dira, beroki, sanoki, osoki, faizu itxurakeririk gabe, eskü zapartako prest, bena dantza piko eta kantalotsez aritzeko prest ere!

Egia erran aspaldi züan ez ginela Larrainen izan gure ekitaldi horren egitera, bena atzo bezala balitz bidea egin dügü, eta zer bide: Athe-arratze, Athe-rei, Hur jünta,...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Agorrilaren 29a

Udako berri - Herriko bestak

Udako berri

Aurtengo udan, hemen gaindi ez zen eneatzerik. Lehenik berri alai bat: Ximuneneko Xan Bidaurretak hartu du biziko lagun Aziza Naurusba sortzez Uzbekistangoa. Familia hau Angelun bizitzekoa da.Goresmenak ezkondu berrieri.

Zinez memento laketa izan zen Pako Aristik "Xalbador À¢'€'" Uztapide, bi adiskide mugaz gaindi" liburua aurkeztu zuelarik.Saihetsean zuen Xabier Amurrizak bizi izan zituen lekukotasunak, bi bertsolari handi horiekin, entzutea...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Agorrilaren 29a

Erakusketa

Abuztuaren 21ean hasi eta irailaren 14a arte ikusgai izanen da "Omenaldi gisa" erakusketa. Erakusketa hau, Akelarre elkartearen 50. urteurrenaren egitarauaren baitan kokatzen da. Lola Sarratea bokazioz artista da. Josette Dacosta koloreekin eta materiekin jostatzen da indar eta mugimenduz beteriko margolanak egiteko. Donibane Garazin kokaturik, orain dela 20 urte Itzal Aktiboa elkartearen sortzean parte hartu zuen; euskal barnealdean gaur egungo artea sustatzen eta haurrak artera eramaten...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016