Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Agorrilaren 29a

Abuztuari begirada - Artzain xakurren lehiaketa - Uztaileko sortzeak - Izartxo bat herrian - Futbol eskola

Abuztuari begirada

Oporrak emeki-emeki bururatzen ari dira, gazteak eskoletako sartzeari buruz doatzi, beste batzuk aldiz lantegietako bidera. Iduriz agorrileko udatiarrak uztailean baino gehiago ibili dira gure xokoen bisitatzen. Egunaldi aldakorra izan da, halere bizpahiru egun berotsuetatik kanpo, gauzak ongi itzulikatu dira. Anitz ekitaldi desberdin, bereziki kultur mailan, kontzertu, kantaldi, erakusketa eta bertze. Hauetan nola ez aipa Euskadiko Orkestra...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Agorrilaren 29a

Gasnaren Besta

Joan den astean "Makeako laborariak" elkarteak Gasnaren Besta antolatua zuen. Asteazkenean "Artzain soil" Sabina Hourcade eta Lucie Francinik egin filma ikusgai zen. Hurbilduak zirenek plazer hartu dute Maina artzain gaztearen ibilbidea ezagutzea, 6 urtez artzain soil izan ondoan etxalde batean instalatzea erabakitzen du. Ondotik hurbilduak zirenen artean eztabaida interesantea iragan da, filmegileak eta Maryse Cachenaut Lurzaindiko ordezkaria hor zirela.

Ostiralean Gasnaren Bestara...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Agorrilaren 29a

Ezkontza - Baztandarrak: bazkaria - Kontzertu gustagarria

Ezkontza

Raphaeleneko Battitt Bidondo ezkondu da uztailaren 7an, Herriko Etxean, Elorri Sorondorekin. Bikotea Ortzaizen bizi da. Zorionak!

Baztandarrak: bazkaria

Baztandarrak elkarteak bere kide, partaide eta laguntzaileak gonbidatzen ditu bazkari alegera batera, Artetxeko gelan iraganen dena urriaren 5ean (12:00). Joan nahi duenak bere izena eman behar du buruilaren 15a aitzin (


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Agorrilaren 29a

Pilota

Agorrilaren 11n igandearekin Baigorriko plazan ari ziren Amédée Lafitte eta ThierryHarismendy lehen mailako finalean. Parean zituzten Lau Herriren izenean ari ziren Thomas Dizabo eta Nicolas Dufau. Denek Bat-eko jokalariak azkar hasi dira 8 eta huts. Gero Lau herriko jokalariak lotueta kasik berdindu 11 eta 12. Orduan Amédée Laffitek bote andana bat sarturik 18 eta 11 ziren. Thomas et Nicolas berriz hurbildu dira 21eta 18. Gero Thierryk jokoa ongi nahasiz eta bazterretarat untsa...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Agorrilaren 29a

Tanka gelaren hitzordua

Irailaren 4an asteazkenarekin (21:00), "Cage À‚'²" deitu musika eta dantza ikusgarria plazaratuko da. Elodie Sicard eta Bertrand Chamayou artistek, John Cage konpositorearen omenez, dantza eta pianoaren arteko fusioa ikusteko aukera eskainiko dute. Ikusgarriak oren bat eta hogoi minutu iraunen du, sartzea 30 eta 35 euroren artean, kitorik 12 urtetik petikoentzat. Tokia librea izanen da. Informazio gehigarri guziak tanka.saintjeandeluz.fr webgunean atzeman daitezke.

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Agorrilaren 29a

Dolu

Berri ezin sinetsia hedatu zen berehala: zendu zela, 20 urtetan, Uharteko Johann Uhart! Johann eta haren familia ezagutu dugun guziak uste gabeko berri latzak jo gaitu bortizki. Besterik ezinean gure maitasunaren adierazpena helarazten diogu haren familiari.

...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016