Herriz Herri | 2024ko Agorrilaren 01a
Bere azken egoitzarat heldu dugu Donamartiri zabaltzagaraiko J. Michel Arotçarena, 71 urte eginak zituelarik eritasun bortitz batek ereman du. Zazpi haurridetako familia bateko seigarrena zen, bi anaia zaharrenak (Josep eta Jean Paul) galduak zituen duela zonbait urte.
Luzaz Herria astekariko berri emailea izana zen.
Hamabost bat urtez herri kontseiluan parte hartu zuen, bere lana artoski, kontzientzia handi batekin eginez.
Lekuineko "Boncolac" lantegian hasirik,...
Herriz Herri | 2024ko Agorrilaren 01a
Txirrindularia
Aitzin hortan bukatu da Frantziako Tour-a, Kanada erresumakoa ere eta hor bazen saratar bat, Ahurti herriko txirrindulari taldean dena, Ellande Larronde. Frantziako taldearekin egin du, azkeneko etapa irabazi eta lehen bukatu, beraz Kanadako Tour-a irabazi. Ohoreak beraz Ellande eta pentsatzen dut kirol horretan segituko duzula eta zertako ez, beharbada ondoko urteetan ikusiko dugu zure izena Frantziako Tour-ean.
Larrungo...
Herriz Herri | 2024ko Agorrilaren 01a
Joan den igandean denbora eguzkitsu eta beroa baldin bazen, Lekorneko plazan ere bazen giro, hurbilduak ziren 2.000 ikusleak xoraturik etxera joan baitira. Dantzari paregabeak ikusi ditugu, zirtzilek plaza beren jokoarekin airosten zutela. Hortan geldi! Ez dugu deus salatuko heldu den larunbatean bigarren aldikoz emana izanen baita (17:00).
Aupa Lekorne, segi horrela euskal kulturaren ohidurak atxikitzen!
...Herriz Herri | 2024ko Agorrilaren 01a
Mende erdia
Uztailaren 12 eta 14an, Bunuztar Xoriak dantza elkarteak 50 urteak ospatu zituen Askaot ikuskizuna eskainiz publiko zabalari. Dantza ohikoak eta gaurko sorkuntzen araberako soinuarekin, kantua tarteka eta antzerkia, guzia haren haritik gorpuztuak ziren osagaiak.
Bunuztar eta oztibartarrek parte hartu dute gogotik eta saldo handian guziz landua zen ikuskizuna eskaintzeko, eskertzekoa da jendalde ederra, eskertzekoak ere mezenak, erakundeak eta hainbat...
Herriz Herri | 2024ko Agorrilaren 01a
Agorrilaren 23an, Makeako Laborariak elkarteak antolaturik "Gasnaren besta" iraganen da. Egun osoan merkatu eta animazio desberdinak proposatuak dira. Egun goxo baten pasatzeko egun paregabea!
...Herriz Herri | 2024ko Agorrilaren 01a
Herriko bestek abuztuaren 2tik 6ra iraunen dute, ostiraletik asteartera. Larunbatean (20:30), kontzertuak iraganen dira urririk: Rakatapunk, Kilima, Modus Operandi eta Oxabi. Abuztuaren 5ean astelehenarekin (22:00), Kiki Bordatxoren kontzertua iraganen da. Artikulua idaztean besten egitarau zehatza oraindik ez da atera, baina suposatu nahi da fitesko www.espelette-paysbasque.com webgunean...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016