Herriz Herri | 2024ko Ekainaren 13a
Beti Gazte
Beti Gazte elkarteak joan den larunbatean egin du bere bigarren elkarretaratzea, Baratxarte jatetxean. 54 kidek egun goxoa pasatu dute, ederki bazkaldu dira, Frédéric sukaldariak jateko onak eginik, bero beroak, adineko pertsonak ongi errezebituak izan dira. Dena umore onean pasatu da, euskal kantu ederrak emanez, arratsalde apalean erretiratu dira. Elkartearen buruzagien partez deneri eskerrak!
Zangoak Arin
Elkarteak...
Herriz Herri | 2024ko Ekainaren 13a
Sagarno eguna
Ekainaren 15ean larunbatarekin (18:00), sagarno eguna iraganen da, Baleak elkarteak eta herriko beste elkarte batzuk antolaturik. Sagarno, pintxo eta talo dastaketa izanen da. Euskal Herriko sagarnoa izanen da, bertako sagarrekin ekoiztua. Ekitaldi hori portu karrikan iraganen da.
Txiki txoko haurtzaindegia
Ekainaren 16an, Txiki txoko haurtzaindegiak bere 10 urteak ospatuko ditu Gaztelu Aretoan. Goizean (11:00),...
Herriz Herri | 2024ko Ekainaren 13a
Pilota: ezkerparetako finalak
Joan den martxoaren 30ean, ibiakoitzarekin, iragan dira Bankako ezkerparetako finalak. Komiteak du lehen aldikoz antolatu, 50 bat ekipekin. 6 mailatan banatu dira: ihintza, nahasketa, buruz buru, 3. 2. eta 1. maila.
Hara finalen emaitzak:
- Ihintza mailan: Baudour-Saldubehere 40/36 Iputcha-Etchemendy.
- Buruz-buru mailan: Gorostiague 26/30 Erasun.
- 3. mailan: Bordato-Larrañeta 35/40 Latasa-Latasa.
- 2....
Herriz Herri | 2024ko Ekainaren 13a
Kixka antzerki festibala
Kixka konpainiak, 30. urtemuga ospatuko du, Larreko kulturgunean, igandean ekainaren 16an egitarau aberatsarekin. Lantegi-taldetan diren haur, gazte eta helduek, urte guziko antzerki-lan eta sorkuntzen azaltzeko aukera dute. Halere programa honetan, frantsesezko antzerkiak soilik dira presentatuak: (14:30) "Malices et sortilèges au royaume" eta "Le mystére de la fleur magique", haurren sorkuntzak; (19:00) "La ballade des planches", kolegioko...
Herriz Herri | 2024ko Ekainaren 13a
Huna beraz azken 4 urte hauetako gatazken ondotik, gelditzen diren 2 urterendako, heldu den igandean beskoiztarrek kontseilu berria bozkatu beharko dutela. Nolaz herria horretaratu da? Azken kargua edo mandatua hasi orduko, 3 kontseilarik demisionatu zuten (horietan biga axuantak), gobernantza desadostasunagatik, ondotik tirabira anitz elkarteekin izanez (haien artean ikastola), bertze 4 kontseilarik kargua utzi zuten. Azkenik auzapezak, osagarri arazoak zituela eta ikusiz gehiengoak...
Herriz Herri | 2024ko Ekainaren 13a
Heriotze
Leizparzeko Irene Miral (Iribarren sortua) adin ederrean joan zauku. 101 urtetan pausatu da. Doluminak Marie Claude, Michel, Josette eta Danielle seme-alaberi eta familia guziari.
Sortze
Mikela ttipia sortu da Peio Rozados eta Claire Fortabat-en familian, lehen haurra. Goresmenak burasoeri. Iparragerren bizi dira.
Europako hauteskundeak
Baigorrin, 1.282 hautesletatik 560k bozkatu dute,...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016