Herriz Herri | 2024ko Uztailaren 25a
Uztailaren 26, 27 eta 28an, ostiraletik igandera iraganen dira herriko bestak Zinkan. Lehen egunean (22:00), estilo desberdinetako kontzertuak iraganen dira, Pisoo eta OPH raplariekin, ondotik Karma rock taldearekin eta azkenik DJ Stiff-ekin. Larunbatean (11:00), bertso potea iraganen da Irantzu Idoate, Ramuntxo Christy eta Johaine Sarrallet-ekin, ondotik presoen aldeko bertso bazkaria (13:00), arratsean (19:00) Usina: pintxo/ogitarteko/musika, kontzertuekin finitu aitzin (22:00): RTZ...
Herriz Herri | 2024ko Uztailaren 25a
Uda guziz, Amikuzen gozatzen ahal den gertakari handienetarik dugu Garruzeko feria famatua. Uztailaren 31n, zaldiek beteko dute plaza zabal osoa eta biharamunean, agorrilaren 1ean behi eta aratxe ederrenak ehunka izanen ditugu leku hortan berean. Kabalez bestalde ere, programa nasaia dukegu: zaldiz ibiltzen ikasteko eskaintza kitozkoa goizez, arratsaldez dantza eta zaldi hezi trebatuen ikusgarri gaitza, hau ere dohainik, zaldi ferratzaile baten erakustaldia, laneko mekanika eta otoak ere hor...
Herriz Herri | 2024ko Uztailaren 25a
René Harlouchet-en hitzaldia
Baxe Nafarroako erakustokiak bere udako hitzaldiak segitzen ditu. Heldu den astean, agorrilaren 1ean, René Harlouchet, Allende Oihenart-ez mintzatuko da. XVII. mendeko pertsonaia garrantzitsua da, Maulen sortua 1592an eta Donapaleun ezkondua. Besteak beste, bere lan nagusia, "Notitia Utriusque Vasconiae
Herriz Herri | 2024ko Uztailaren 25a
Mediateka
Oraino aldi bat proposatzen zaie haurrei kanpoan irakurtzea, baratze publikoan, uztailaren 26an, ostiralean (10:00-11:30). Bakotxak hor aurkituko duena irakur dezake bakarrik edo animatzaile batekin.
Ondotik, mediateka hetsiko da biharamunean, larunbatean, eta hori agorrilaren 19a arte.
Merkatu bereziak
Sortzaileen merkatua bi aldiz iraganen da uda huntan eliza sahetseko plazan, uztailaren 26an eta agorrilaren 2an....
Herriz Herri | 2024ko Uztailaren 25a
Ekaineko eta uztail hastapeneko sortze eta heriotzeak
Horra zer seinalatua izan zaukun sortze eta heriotzeen aldetik.
Sortzeak - Albandos Demestre Leny, Jaurena Kattalina, Durand Leo eta Redal-Ithourria Ekaitz. Heriotzeak- Ursuegui Joseph 98 urte, Pelan Florent 81 urte, Regnier Françoise sortzez Fontaine 79 urte, Echeverria Marie-Josette sortzez Zamora 84 urte, Duarte Jean 77 urte, Albert Claude 66 urte, Lahite Jacques 89 urte,...
Herriz Herri | 2024ko Uztailaren 25a
Agorrilaren 3 et 4an (11:00) Zitadelan lehen aldikoz Erdi Aroko besta antolatua da. Larunbatean zaldunen desfilea (11:00-12:00) eta su-ikuskizuna (22:30). Igandean goizarekin berriz zaldunak karriketan ibiliko dira eta zaldunen arteko lehiaketa Zitadelan iraganen da (15:00).
Bi egunez, han bertan jateko-edateko izanen da. Herriko Etxetik Zitadelara joaiteko nabetak izanen dira (12:00-17:00). Sartzea 5€, 10 urtez petik kitorik.
...Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016