Herriz Herri | 2024ko Ekainaren 06a
Lerratze kirolen eguna
Ekainaren 8an larunbatarekin (10:00-18:00), lerratze kirolen eguna antolatua izanen da. Surfa, piragua, kayak eta stand up paddle entseatzeko parada ezin hobea izanen da. Animazioak dohainik izanen dira. Arratsaldea ongi finitzeko, kontzertuak egonen dira. Kasino zaharrean iraganen da, xehetasunen ukateko, 05-59-20-00-34 deitu.
Gaztelu Aretoaren hitzorduak
Ekainean ere animazioak antolatuak dira Gaztelu...
Herriz Herri | 2024ko Maiatzaren 30a
Ezteiak
Bi ezkontza izan dira Baigorrin, joan den maiatzaren 18an, ibiakoitzez:
- David Anxolabehere eta Severine Arriada, Kurutxetako bidean bizi dira.
- Luzaz gure herrian bizi izan den Duzan familiako Marc semea, Severine Houyvet-ekin ezkondu da. Hauek Parise aldean egina dute bizia.
Euskal Herriko mapak
Maiatzaren 30ean, ortzegunez (19.30), Herriko Etxe zaharrean, historialari aditu batzuk zehaztuko dute Euskal...
Herriz Herri | 2024ko Maiatzaren 30a
Ekainaren 9an (17:30), Aldudeko Sanoki salan, kantaldia izanen da. Lehen partean hemen untsa ezagutzen ditugun Linda eta Maika Alfaro kantuz ariko dira. Sorpresa pollitaren menturan egonen gira. Bigarren partean, Hiruri taldea entzunen dugu. Talde hau Miren Tristant, Amaia Hirigaray eta Sébastien Goutenègre hirukoteak osatzen du. Antton Haraspin gitarrista fina dutela lagun.
Boz xoragarriak dituzte, elgarrekin ederki uztartzen direnak. Kantu...
Herriz Herri | 2024ko Maiatzaren 30a
Ipar Eüskal Herriko haur kantu txapelketako final handia hüllantzen ari da, arramaiatzaren 8an iraganen da.
Herriko plazan lehiatüko dira Xiberoko, Lapurdiko eta Baxe Nafarroako finalistak (15:30). Jakin edateko eta jateko badatekila.
Sartzea 10 eurotan 16 urte beno haboro dutenentako.
Xiberoko Botzak antolatürik, Urdiñarbeko herritarren eta Herriko Etxearen lagüngoarekin.
...Herriz Herri | 2024ko Maiatzaren 30a
Maiatzaren 31n (20:30), elizan kantaldia iraganen da. Parte hartuko dute Hergaraiko eskolako haurrek, Kanta Hergarai eta gure eskualdean ezaguna den Otxalde taldeak. Sartzea 10 eurotan, kitorik 12 urtez petik. Aitzin eta ondotik ostatua izanen da talo eta edariekin, Txaranga Hergaraik animatuko duena.
...Herriz Herri | 2024ko Maiatzaren 30a
Mintzaldia
Ekainaren 4an (20:00), Garaziko ikastolan Elorri Garat psikologoak "haurren beldurrak ulertu eta lagundu" gaiaren inguruan mintzaldia eskainiko du. Deneri idekia, euskaraz izanen da, bat-bateko itzulpenarekin.
Loturak festibala
"Leire beti gogoan: harremanak sendotuz, zauriak sendatu", horra Garaziko...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016