Herriz Herri | 2024ko Maiatzaren 30a
Behaskanen, emazteek emanik bi kontzerturen entzuteko parada emana zauku, ostiral huntan, maiatzaren 31n, herriko elizan (20:30). Lehen partean, Biarnotik heldu zaukun "Les voisines" taldea ariko da. Ondotik "Basa Andere", Baxe-Nafarroa eta Xiberoko hogei bat emaztek osatu taldea, Claudine Arhanceten zuzendaritzapean. Euskal Herriko baita munduko kantu eder batzuen entzuteko parada. Sartzea urririk, bakoitzak nahi duena eman dezake.
...Herriz Herri | 2024ko Maiatzaren 30a
Mattin Irigoienen hitzaldia EHZk gomitaturik
Zabalik elkartearen sarean agertu da Mattin Irigoienek egin hitzaldiaren bilduma. Huna zer dion.
"40 bat lagun bildu ziren ikastolan maiatzaren 16ko arrastirian. Hitzaldi hau EHZk antolatua zuen, Amikuzen euskararen egoera hurbilagotik ezagutzeko asmoz. Ondoko egunetan etxetiargoaz beste bat izanen da, Jean-Claude Mailharinen eskutik. Mattin Irigoienek aurkeztu zuen azken 15 urteetako bere lekukotza euskalgintzaren...
Herriz Herri | 2024ko Maiatzaren 30a
"Arberoan zehar"-ek egin euskal bixkotxak maitatu zinituen? Berriz jastatzeko parada ukanen duzu. Hau da Aiherra, Izturitze, Donamartiri eta Donoztiriko kideak dauzkan elkartea, euskal kultura eta ondarea defenditzea duena helburu.
Euskal pastizak, ekainaren 2an igandearekin (10:00-12:00) eskuragarri izanen dira Izturitzeko Artetxean.
Manatzeko Uxueri SMS mezua igor: 07-82-64-82-81, izena eta kopurua zehaztuz, 12€tan bixkotxa.
Zuen sustenguarentzat aitzinetik eskertuak...
Herriz Herri | 2024ko Maiatzaren 30a
Arruntza auzoaren antolaketa
Joan den astearte arratsaldean, 50 bat entzuleren aitzinean, Arruntzan egin beharrak diren obrak, Trouillot arkitekto kabinetearengandik Herriko Etxean aurkeztuak izan dira. Auzapezaren ongi etorriaren ondotik, Paul Trouillot arkitektoak berak hitza hartu du, proiektu guzia pantaila bidez erakutsiz publikoari. Aurkezpen horren preparatzeko elkarlanean arizanak ziren auzo batzordearekin eta zerbitzu teknikoekin. Proiektu horren helburua da...
Herriz Herri | 2024ko Maiatzaren 30a
Ekainaren 1ean larunbatarekin (20:00), Serres-eko kaperan Kalakan eta Berçaitz Anaiak taldeek kontzertua emanen dute. Sartzeak 12 euro kostako du, tokiak mugatuak dira. Kontzertua hasi aitzin (19:00), pintxo potea antolatua izanen da, talo eta edariak egonen dira.
...Herriz Herri | 2024ko Maiatzaren 30a
Elealai euskal kulturaldia
Ekainaren 2an, igandearekin, Aisialdi Gunean, Herriko Etxeak antolaturik, izanen da aurtengo Elealai kulturaldia, euskaraz, bereziki herriko haurrei eskainia: antzerkia, dantza, magia, ipuin kontaketa, kirola... Osora lau antzezlan ikusteko parada izanen da: Loratzen, O!, Gelara eta Fliflut. Ikus banan-banan:
Loratzen - Bat Egin eta Alabena taldeen "Loratzen" antzezlana...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016