Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Maiatzaren 23a

Kolegioko ikasleen eguna

Joan den asteazkenean, Irati azoka estalian kolegioko ikasleen egunaren bosgarren edizioa iragan da. Orotara 1.500 ikasle bildu dira, 49 kolegio publikoetatik eta departamenduko 39 ikastetxe pribatuetatik etorriak. Helburua departamenduko kolegio publiko eta pribatu guzietako hezkuntza ekintzak sustengatzea da. Aurtengo programan, Joko Olinpikoekin lotura duten kirolen inguruko tailerrak antolatuak izan dira, bertzeak bertze gurpil aulkiko errugbia, euskal pilota, skatea, hip hop eta...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Maiatzaren 23a

Bi heriotza - Sortze - Bide prebentzioa - Kantu afaria - Amen besta - Auxoteko tresneria salgai

Bi heriotza

Azken egun hauetan bi heriotza izan dira gure herrian.

Alexandre Curutchet, Peña auzoaldekoa, denbora gehiena Hegiburuan bizi izan dena, zendu da. 74 urte zituen. Hegiburuan laborari etxetiarra izanez, zapatagintzan ere lan egin zuen Hazparneko lantegi batean, eta gero Izturitzeko harrobian. Erretreta 57 urtetan harturik,...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Maiatzaren 23a

Ortzaiztarrak eta Lauburu

Oroit igande arratsaldean (17:00), kantaldi eder bat eskainia izanen zaigula elizan. Ortzaizeko eta Aldude/Urepeleko bi talde talendutsu jinen zaizkigu. Sartzea, bakotxaren borondatezkoa. Ez huts egin.

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Maiatzaren 23a

Istripu - Purgu Xopolo eta Hiribehere Sokorrondo auzo batzordeak - Heraitzeko bestak - Etxe loreztatuen lehiaketa - Suhiltzaileen gaualdia

Istripu

Joan den asteartean suhiltzaileak deituak izan dira Hegalaldia zentroan gertatu karbono intoxikazio batentzat. Dirudienez galdara edo berogailu baten eragozpenagatik gertatu da. Dozena bat lagun kanpora atera dituzte buruko minekin. Hiru lagun ospitaleratu izan badira ere, ondotik jakin da ez dutela deus ondorio txarrik. Denentzat hobe.

Purgu Xopolo auzo batzordea

Joan den astearte arratsean iragan da auzo batzorde horren...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Maiatzaren 23a

Urruña-Sulzbach am Main 45 urte birazkaturik - Etxebizitza sozialen eskasia - Zokoako bestak - Emazte bizkaitarra anaiaren xerka - Solairu tailerraren erakusketa - Mutxikoak - Naturaren besta - Bigarren Animatloia - Pilota

Urruña-Sulzbach am Main 45 urte birazkaturik

Urruñako herria 1979 urtetik Bavierako Sulzbach am Main herriarekin birazkatua da, eta aurten 45 urte betetzen dituzte birazkatze horretan. Horren kari ospakizun berezia izanen da herrian. 80 bavariar etorriko dira ordezkari gisa, eta bizpahiru egun pasatuko dituzte gure artean. Birazkatzearen egun handia hilaren 26a izanen da, igandearekin. Goizean aperitifa izanen da herriko plazan, Kuxkuxtuk animaturik, horren ondotik...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Maiatzaren 23a

Ganer huste - Belagile zikloa

Ganer huste

Lagun ttipiak elkarteak ekainaren 2an (8:00-18:00), herriko gelan, ganer hustea antolatzen du. Puskak saldu nahi dituenarentzat, mahai baten alokatzea 5 euro da, izena emaiteko: 06-29-88-25-91, 06-99-27-64-18 edo 06-65-50-38-03.

Belagile zikloa

Espelletenian "belagile zikloa" antolatua da. Maiatzaren 25ean Garbiñe Larrea naturopata eta hezitzaileak sendabelarren mundua azalduko du, ibilbide botanikoa proposatua da...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016