Herriz Herri | 2024ko Uztailaren 11a
Pilota: Gure Doiako finalak
Joan den martxo erditsuan abiatu esku huskako lehiaketa uztailaren 6an bururatu da bere hiru finalekin. Aurtengoa guziz arrakastatsua izan da bere 50 parerekin. Huna emaitzak, hirugarren mailan: Etcheverry-Larronde 40 / Moal Darrigade-Oillarburu 16. Bigarren mailan: Denis-Itoiz 40 / Bidegaray-Dermit 31. Lehen mailan: Idiart-Haroçarene 40 / Alcasena-Hualde 35. Orokorki partida gustagarriak bizi izan ditugu eta batez ere azkena....
Herriz Herri | 2024ko Uztailaren 11a
Heriotze
Azken denbora hauetan berri ilunetan gabiltza gure herrian. Oraikoan, Jean-Claude Arhets Idiart-Bordakoa dugu lagundu azken egoitzarat. 67 urtetan zendu da eritegi horietan anitz harat hunat egin ondotik, gizon ixil eta zintzoaren oroitzapena uzten dauku. Herria ere xerbixatu du anitz urtez axurant karga zuelarik eta oroit gira nola hil herriaren garbitasuna horren gain izanez ederki obratzen zuen.
Ehorzketako mezan mundu bat etorri da Jean-Claude-i...
Herriz Herri | 2024ko Uztailaren 11a
Film laburren gaualdia
Uztailaren 19an ostiralarekin (22:00), euskarazko film laburren gaualdia iraganen da Exaveko plazan. Orotara, sei film desberdin ikusten ahalko dira: "Lau Haizetara" (ETB), "Begi Erreak" (Frank Harriet), "Erleketa" (Oskar Alegria), "Galtzerdi berdeak" (Oskar Alegria), "Ximinoa" (Itziar Leemans) eta "Sorbeltza" (Iban Del Campo). Sartzea urririk izanen da, bertan taloak afaltzen ahalko dira (20:00), eta edariak Elgenia ostatuan izanen dira.
...Herriz Herri | 2024ko Uztailaren 11a
Mediateka sarearen udako egitaraua
Ekainaren 19an hasi eta uztailaren 20an bukatuko da Larrungo mediateka sareak antolatu egitaraua. Uztailaren 12an, olinpiada ttikiak iraganen dira Foch plazan (14:00). 6 eta 10 urte artekoei zuzendua da. Ondotik, uztailaren 16an, joste haur eta burasoendako tailerra antolatua izanen da herriko mediatekan (14:00), 6 eta 8 urte artekoei idekia dena. Uztailaren 18an, kirol irakurraldia iraganen da Henri Dunant plaza lorategian (10:30)....
Herriz Herri | 2024ko Uztailaren 11a
Herriko bestak
Herriko bestak uztailaren 10ean asteazkenarekin hasi eta 14an igandearekin bukatuko dira. Bost egunez, "Karrikaldi" iraganen da Jacques Portes plazan. Egitarau aberatsa eskainia izanen da, dantzari eta kantariekin, euskal kultura lehen lerroan emanez. Egunero, Baionako ikastolen taloak eta ostatua izanen dira, eguerditik goiti.
Horrez gain, ostiralean (12:30), bertso saioa iraganen da Patxa plazan, Irantzu Idoate, Haira Aizpurua eta Jon Mendiluze...
Herriz Herri | 2024ko Uztailaren 11a
Udako ekitaldiak
Bi hilabete hauetan astero errepikatzen diren gertakarien programa aurkezten dizuegu eta ez pentsa bakantzatiarrei baizik itzuliak direla, herritarrek ere badute zer ikus eta zer ikas. Astelehenez (21:00), pilota plazan xistera edo joko-garbi erakustaldiak. Asteartetan, artisauen merkatua, Posta plazan goizetan, herri bisita gidatua (17:00), "Mitologia eta sorginkeria" aipagai eta dantza ikusgarria (21:00) pilota plazan. Asteazkenez, (21:15), kirol...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016