Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Uztailaren 11a

Hauteskundeen berri - Arberoa ikastolak 15 urte

Hauteskundeen berri

Bozka zezaketenek: 343

Eman dutenek: 263 (%76,68), lehen itzulian (%76,09)

Bali: 237(%69,1), lehen itzulian (%72,3)

Colette Capdevielle (Ezkerra) 167 (%70,46), lehen aldian 95 boz, Serge Rosso (Eskuin muturra)70 (%29,54), lehen aldian 54 boz.

Europako bozetan eskuin muturra lehen izan bazen, Frantziako lege biltzarrekoetan ez da berdin gertatu, lehen itzulian ere hirugarren baitzen.

Arberoa ikastolak 15...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Uztailaren 11a

Dolu


Mangategiko Jean Bidegarai zendu da 70 urtetan. Gaztaroan, biziki hartze oneko ikaslea zen, antzerkilari ona ere, oroigarria izan zen "Eneko Bizkai eta Maria Lorka" antzerkian Eneko Bizkairen rolan; ofizioz kamioi gidaria zen, ardura bidaiari, baina on zeno, herriratzen parada zuenean atxikimenduz,eta bere umore biziarekin zinez lagunarteko gizona zen.

Maitatu dutenen doluminari juntatzen gira.

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Uztailaren 11a

Herriko bestak

Hurbiltzen ari dira, uztailaren 18an ostegunarekin hasiko dira, Jostakinen gaualdiarekin (20:00). Haurrek beren ikusgarria emanen dute, ondotik Iduzki Lore taldeak emaiten duen "Ihesi" antzerkia segitzen ahalko da. Ostiralean usaia den bezala zikiroa izanen da (19:00), Ixtaklok eta Holako Deluxek animaturik, 20€tan. Larunbatean Makeako komedia plaza xokoan (18:00), pintxo poteo Atzarbalek alaiturik eta kontzertuak Gatibu eta Zetak taldeekin, gaualdia Trikiziorekin. Jatekoa Baigura...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Uztailaren 11a

Deputatu bozak - Zaharrer Segik 100 urte - BK trail eguna

Deputatu bozak

Bigarren itzulian, igandean, hiru hautagai ginituen lehian. Huna emaitzak: 437 bozkazale, 7 xuri, 5 ez bali, Iñaki Echaniz 223, Jean Lassalle 102, Sylviane Lopez 100. Bozka eremu osoan gehiengo nasaia bildurik, Frente Herritar Berriko Iñaki Echaniz dugu berriz ere deputatu.

Zaharrer Segik 100 urte

Baigorriko pilota batasunaren mendeburu kari, gure herriko plazan iraganen dira Euskal Herriko xapelgoaren konduko...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Uztailaren 11a

Musa - Kermeza

Musa

Idioineko ostatuak antolatzen du bere urteko mus lehiaketa uztailaren 14an igandearekin. Arratsaldean izen hartzeak (14:00), ondotik txapelketa (15:00), sari ederrak barne: 500 euro irabazleentzat, 250 euro ondokoentzat. Jateko aukera izanen da (19:00). Ongi etorri orori.

Kermeza

Igande bat berantago, uztailaren 21ean dugu gure urteko kermeza goizean (9:00), usaian bezala askaria (10:30) meza ondotik zintzur bustitzea eskainia,...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Uztailaren 11a

Mendia ezagutzeko gertakaria

Mendia ezagutzeko gertakaria

Uztailaren 17an asteazkenarekin (10:00-16:00), "Irati dévoile ses merveilles" deitu eguneko egitaraua antolatua izanen da Iratiko Etxolan. Helburua euskal mendiko aktore eta erabiltzaileak modu dibertigarrian eta gormantean ezagutaraztea da. Horren kari, hainbat aktibitate antolatuak izanen dira mendian, joko pista ala Escape Game-a bezala. Eguna librea eta urririk izanen da.

Egun osoan zehar, tokiko ekoizleen produktuak...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016