Herriz Herri | 2024ko Uztailaren 11a
Baxe Nafarroako erakustokiak bere udako hitzaldiak segitzen ditu. Joan den astean Mikel Erramouspek 1949an, Azoretan gertatu hegazkin istripua gogoratu dauku. Estatu Batuetara zihoazen bost euskal artzain hegazkin hartan zeuden.
Aste huntan, Bernard Morlaas, garai ederreko "Salies" herriaz mintzatuko da bere hotel ospetsuen bidez. Hitzordua,...
Herriz Herri | 2024ko Uztailaren 04a
Uztailaren 5, 6 eta 7an iraganen dira. Ostiralean kontzertuekin hasiko da, Maskak, Ezpalak eta DJ Bull-ek animaturik. Ibiakoitzean zikiroa proposatua da, Holako taldeak alaiturik (20:00), erreserbatu behar da deituz 06-17-85-49-98. Igandean, Othalepo plazan paella bazkaria, arratsaldean plaza nagusian (18:30) Rita Mutxiko taldea, talo eta xingar, gaualdia Elgenian bururatuko da.
Arrosatar guzieri besta on!
...Herriz Herri | 2024ko Uztailaren 04a
Latsarria elkarteak uztailaren 5ean "Lagunen gaua" antolatzen du (19:00), Bernadette Jougleux gunean. Kontzertuak eta mutxikoak iraganen dira, lekuan berean pintxo, xipiron... eta edariak. Sartzea kitorik.
...Herriz Herri | 2024ko Uztailaren 04a
Orotara herrian 461 bozkatzaile dira. Joan den igandean 356k bozkatu dute, horietan 7 xuri. Echaniz (Fronte Popularra) lehena atera da 151 bozekin, Lopez (RN) 72 boz, Lassalle (Résistons) 50, Cachenaut (LR) 49 eta Mirande (EAJ-PNV) 27. Heldu den igandean berriz bozkatzera deituak gira.
...Herriz Herri | 2024ko Uztailaren 04a
673 bozkatzailetarik, 495ek bozkatu dute, horietan 5 xuri eta 5 ez bali. Echaniz (Fronte Popularra) 182, Lopez 121, Cachenaut 91, Lassalle 73, Mirande 13 (EAJ-PNV) eta Ribeiro (LO) 5.
...Herriz Herri | 2024ko Uztailaren 04a
Garaziko Jatsu herrian, uztailaren 5ean (19:00), Bordatto etxaldean kontzertu eta arno jastatze gaualdia antolatua da. Dr Kiki eta Mister Lucky taldeak hor izanen dira. Tokiko produktuekin egin talo mota desberdinak jaten ahalko dira eta nola ez lekuko mahastizainen edariak.
...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016