Herriz Herri | 2024ko Uztailaren 04a
Haur kantariak elizan
Joan den larunbat arrastirian, Prades herritik etorririk (Canigou mendiaren pean den herria, Ipar Katalunian), "Maîtrise Saint-Joseph" koruko haur kantariek, 9 eta 15 urte artekoek, kontzertu xoragarria eskaini dute gure herriko elizan. Publiko argalaren aitzinean, maluruski, hemengo jende gehienak ez baitziren kontzertu horren jakinean, publizitate eskasean. Bainan hor zirenek gain gainetik preziatu dute emanaldia. 2021ean sortua den...
Herriz Herri | 2024ko Uztailaren 04a
Herriko pestak
Uztailaren 5etik 8ra herriko gazteek Donamartiriko pestak antolatzen dituzte. Ostiralean arno jastaketa, larunbatean zikiroa eta aurtengo berezitasuna igandean 1. mailako pilota finalarekin. Notatzekoa eta eskertzekoa: pesta komiteak bere gain hartuko ditu herritarrentzat sartzeak. Eta asteburua ongi finitzeko, astelehenean herritarren eguna birla eta mus txapelketekin, eguerditan paëlla eta arratsean taloekin. Arrats guziak talde ezberdinak alaiturik...
Herriz Herri | 2024ko Uztailaren 04a
Uztailaren 10ean asteazkenarekin (21:30), Alaiak taldeak kontzertua emanen du Luis XIV plazan. Taldeak euskaraz kantatuko du eta urririk izanen da.
...Herriz Herri | 2024ko Uztailaren 04a
Huna beraz azkenean heldu gara, lau urteko polemikaren, dimisioen eta hauteskunde aitzinatuen amaierara.
Lehen itzulian ekainaren 16an hiru zerrenda ziren lehian, Jocou Pascalen zerrendak %37.3 boz bildu ditu, Etchegaray Fabiennen zerrendak (Ayenza auzapez ohiaren axuanta) %34.9 boz, eta Camblong Haritzaren zerrendak %27.8 boz.
Bigarren itzulirako, emaitza itxaropentsuak izanik ere "Hats berri" Camblong-en zerrendak erabaki du bigarren itzulitik erretiratzea bozen kontsignarik...
Herriz Herri | 2024ko Uztailaren 04a
Pestak
Hauek iragan dira gora behera batzuekin. Maleruski, gogoan atxikitzen den gertakari dorpea, izan litekeen erasoa da. Alabainan neska batek jasan lukeen eraso baten inguruan inkesta bat idekia da.
Gero eta gehiago gertatzen diren edo bederen aipatzen diren eraso horien salatzeko elgarretaratze bat egin da plazan. Geroak erranen du zer gertatu den xuxen.
Azken herriko kontseilua
Huna zer deliberatu den bilkura...
Herriz Herri | 2024ko Uztailaren 04a
Amotzeko Bestak
Senpereko Jondoni Petriren ondotik, Amotzeko kartierrak Santa Madalena ospatuko du, gazte komiteak denak antolatuak ditu. Hiru egunez iraunen dute, betiko egitarau aberatsarekin. Uztailaren 5a, ostirala: (18:00 eta 19:00) Amotze txapelketako finalerdiak Mendionde trinketean, Esku-Pilotak antolaturik, (20:00) zintzur bustitzea, (21:00) zikiroa Edantzak alaitua. Uztailaren 6a, larunbata: (14:00) pala txapelketaren finalak, (18:00) Amotzeko lasterka...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016