Herriz Herri | 2024ko Ekainaren 27a
EHZk, lehen aldikoz Amikuzen antolatzen du Euskal Herria Zuzenean festibala. 1996az geroztik Iparraldeko leku anitzetan ibili ondoan (Arrosan, Idauze-Mendin, Heletan, Lekornen eta Irisarrin), aurten Arberatze-Zilhekoa hautatu da. Ostiral arratsaldetik igande gaua arte, 320 biztanle dituen herri hau kolore eta musikaz beztituko da. Bestaliar eta laguntzaileentzat hitzordu ederra izanen da dudarik gabe.
Muntaketa lanak duela...
Herriz Herri | 2024ko Ekainaren 27a
Ekainaren 30ean eta uztailaren 7an bozkak iraganen dira Diputatuen Ganbera arraberritzeko. Gure bozka eremuan, sei hautagai aurkezten dira: Beñat Cachenaut (Les Républicains), Iñaki Echaniz (Nouveau Front Populaire), Jean Lassalle (Divers Droite), Sylviane Lopez (Rassemblement National), Gracianne Mirande Bec (EAJ-PNB), Carlos Ribeiro (Lutte Ouvrière).
Eskuin muturraren gorakadaren aitzinean, euskalgintzako 24 elkartek...
Herriz Herri | 2024ko Ekainaren 27a
Duela zenbait egun, ekainaren 15ean, jende multxo bat bildu da Gabadin Ithurrondo latsagiaren estreina kari. 1947an eraikia izan zen latsagia arraberritua izan da, Departamenduaren laguntzarekin. Jean-Louis Prebende auzapezak eta Corinne Verdiere axuantak arraberritze proiektuaren aurkezpena egin dute. Anne-Marie Bruthé, Denise Saint-Pée, Jean Jacques Lasserre, Max Brisson eta Iñaki Etchaniz hautetsiak hor...
Herriz Herri | 2024ko Ekainaren 27a
Heriotze
Tellanbordako Etiennette Mendiboure (Ahunkain sortua) 74 urtetan zendu da, eritasunak eramanik. Joan den asteartean ziren Etiennette zenaren ehorzketak. Doluminak familiari.
Masters Neskak
Palantxan, Zaharrer Segi pilota elkarteak andereen arteko zoingehiagoka bat antolatzen du, aste hondar huntan. Ekainaren 28a, ostirala:
Gazteak
(18:00) Semerena -Dutaret / H.Ocafrain-Erguy
(19:00) T....
Herriz Herri | 2024ko Ekainaren 27a
Dolu
Mayi Auvinet, sortzez Argain, Bidarrainekoa, zendu zaigu 100 urtetan. Seme baten ama zen, Jean, herritarrek Nano deitzen dutena, eta aspaldiko urtetan Kanadan bizi dena. Biziaren parte handiena Angelun iraganik, azken denborak Kanboko Bon Air zahar-etxean pasatu ditu. Astelehen arratsaldean iragan dira haren ehorzte elizkizunak Kanboko hiletxeko kaperan. Ondotik, Bidarraiko familiaren hilobira ekarria izan da. Familiari dolumin bizienak eskaintzen...
Herriz Herri | 2024ko Ekainaren 27a
Ekainaren 15ean, Arberoa ikastolako ikasleek Jule Pastorala eman zuten herriko plazan. Pilota leku xaharra untsa betetzen zuen jendaldearen aitzinean xoragarriki arizan ziren, euskaraz mintzatzeko duten errextasuna erakutsiz. Ikus-entzuleak loriatuak ziren, batzuk harrituak haur horientrebetasunaz, beste zonbeit hunkituak Jule Fernandez Zabaletaren istorioa ezaguturik, laburzki bada ere.
Aktore gazte horien moldatzaile, irakasle eta laguntzaileentzat ere bazen...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016