Herriz Herri | 2024ko Ekainaren 27a
Errugbilariak txapeldun!
Zeru gaineko izarrak kilikatu dituzte gure puttikoek, 1984, 1992 eta 2014an egin zuten bezala, Frantziako laugarren titulua eskuratu dute Cazeres herrian, Millas-eko katalanen kontra, 27/15. Partida zaila izan da bururaino, aurkari gotorrak zituzten parean, aldiz pisuago eta zaharragoak, bataz beste 35 urte, hori litzateke partida horren gakoa. Senpertarrak lerdenago, zaluago eta gazteago, nagusitasuna erakutsi dute bereziki partida bururatzean...
Herriz Herri | 2024ko Ekainaren 27a
Aupa Uhaina Kailani Hegoas!
Duela zenbait aste aipatu bezala, Uhaina-Kailani Hegoas Hawaira joan da, Munduko Bodysurf Itzuliko finalean parte hartzera. Munduko txapeldun bilakatu da emazteen kategorian eta 19 urtez azpiko gizonen kategorian hirugarren. Zorionak Uhaina!
Herriko bestak
Ekainaren 28, 29 eta 30ean herriko bestak ospatuko dira. Bestak ostiralarekin hasiko dira (19:00) eta...
Herriz Herri | 2024ko Ekainaren 27a
Euskal pilota selekzioaren aldeko ekitaldia
Euskal Herriari selekzio propioa ukaiteko eskubidea ez zaio onartzen, euskal pilotariak Espainia ala Frantzia ordezkatu behar dute. Euskal Herriko selekzioak nazioartean eta txapelketa ofizialetan parte hartzeko duen eskubide kolektiboan oinarriturik, euskal herriko selekzioaren ofizialtasuna aldarrikatzeko deia zabaldua izan da. Elkarretaratzea ekainaren 29an larunbatarekin (12:00) iraganen da, Daniel Ugarte Beltzenia...
Herriz Herri | 2024ko Ekainaren 27a
Gazteak musean
Badu zonbait urte Elhuyar kolegioan, ostegun eguerditan mus zoingehiagoka antolatzen dela. Aurten ere hamar ekipek parte hartu dute eta hara argazkian ageri diren Kaiet Etchebarne Chembero eta Iban Dublanc irabazle atera direla. Finala jokatu dute Xan Arberua eta Rémi Errotabehere bikotearen aurka. Gazte hauek bosgarrenean dira eta haien fisika erakasleak ditu xapelketa horiek apailatzen, bera muslari errabiatua baita. Sari parrasta ukan dute gazteek...
Herriz Herri | 2024ko Ekainaren 27a
"Ziburu hartu liburu"
Aurten, "Partir en livre" ekitaldiak 10. urteburua ospatzen du eta "Ciboure part en livre À¢'€'" Ziburu hartu liburu" ekitaldiak 7 urte betetzen ditu. Urte olinpiko honetan, "Hartu Liburu"-ren gaia "kirola eta jokoak" izanen da: izan ttipi ala handi, bakarrik ala taldean, irakurle ala kirolari, denek ihes egiteko, amesteko gogo bera partekatzen ahalko dute. "Irakurri, mugi!" izanen da beraz 2024. edizio honen leloa. Horren kari,...
Herriz Herri | 2024ko Ekainaren 27a
Eguraldiak doi-doi atxiki badu, Haur Kantu Txapelketa ongi pasatu da, 160 parte hartzailerekin eta 400 ikuslerekin. Maila gora zen eta Jojo Bordagarai, Maitena Beheran eta Johañe Bordaxar epaileentzat ez da lana errexa izan. Hona emaitzak:
Taldeka
Gazteetan- Urruñako taldea.Haurretan- Haizea taldea
Gazteetan- Ken 3 taldea.Haurretan: Iparralai eskola
Binazka
Gazteetan -Nora eta Gilen Oihamburu.Haurretan - Jone Bengoechea eta...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016