Herriz Herri | 2024ko Maiatzaren 09a
Osasun saileko egitura berria Baxe Nafarroan eta Xiberoan
"Communauté Professionnelle Territoriale de Santé" (CPTS) deitzen da sortu den egitura berria. Baxe Nafarroa, Xiberoa eta Salbatoreko lurraldeetan hedatzen da (124 herri eta 40.000 biztanle). Lehendakaritza Donapaleuko Arnaud Etcheparebordek segurtatzen du, 13 kide biltzen dituen administrazio kontseiluan, egituraren lanak Jenofa Lamarquek koordinatuko ditu. Lehen bilkura Bideaken egin berri da, apirilaren...
Herriz Herri | 2024ko Maiatzaren 09a
Urte betetze
Frantzia guzian barreiatuak diren "Filles de la Croix", euskaraz "Gurutzearen alabak", kongregazioko serora guziak, ohiduraz sei urtetarik biltzen dira, beren egoera aztertzeko eta geroari buruz norabideak aipatzeko. Dirudienez azkena 2022an egin zuten. Hori jakinarazten zaidan Marie-Jeanne Camou sortzez hazpandarrak, gaur egun kongregazio horren buru den serora superiorrak. Joan den igandean Uztaritzen 80 bat serora elgarretaratu dira, doi bat helburu...
Herriz Herri | 2024ko Maiatzaren 09a
Akitania Berriko Natur Guneen Kontserbatorioak hezegune baten arraberritze lan boluntarioa antolatzen du, maiatzaren 18an, larunbatez, Mondarrain eta Artzamendi mendigunean (8:30), Itsasun. Izena eman behar da p.cornu@cen-na.org edo "Antenne Pays Basque Landes" telefonora deituz: 05-59-70-58-37. Dohainik. Izena emaitean komunikatua izanen da hitzordu lekua. Eguraldiari eta mendiari egokitua den...
Herriz Herri | 2024ko Maiatzaren 09a
Azken egun hauetan berri guti baldin baditugu ere, erran daiteke diren bakarrak onak direla. Sortze bat baino zoriontsurik ba ote da? Sortzez Aldude Axketakoa den Laurent Arretchea eta Baigorrikoa den Lea Gonzalez-i sortu zaie lehen haurra, nekatto bat Lucie deitu dutena. Familia hau Aldude Elixagan bizi da.
Goresmenak burasoeri eta bizi luze eta urosa Lucie sortu ttipiari.
...Herriz Herri | 2024ko Maiatzaren 09a
"Lasar Xoriak" taldeak kantaldi ederra antolatzen du elizan, maiatzaren 18an. Hasteko arrakasta handia duen "Bankarrak" taldea entzunen da, segidan kantua hain maite duten Adrien, Mattin, Xan, Eulali eta Maitena baxenafartar gazteak, bururatzeko Buhaminakezaguna den emazte taldea. Jin gustuan memento goxo baten pasatzerat, izanen da jateko eta edateko (18:00).
Umore onean memento goxo baten pasatzeko aitzakia.
...Herriz Herri | 2024ko Maiatzaren 09a
Heriotze
Christian Palomes sobera gazte joan zauku. 53 urtetan zendu da. Musikaria, ofizioz sukaldaria, Leizpartzen bizi zen. Doluminak Pierre eta Annie burasoeri, Alain anaiari eta familia guziari. Christian zenaren nahikariaren arabera, zeremonia iraganen da, Miarritzeko erraustegian, maiatzaren 13an astelehenez (9:00).
Bandera urratua
Nafarroaren Egunaren ondoko gauean, plazako balkoin batetik dilindan emana izan zen LGBT...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016