Herriz Herri | 2024ko Maiatzaren 02a
Pilota
Kapito-Harri pilota batasunak agertu du primadera eta udako partiden egitaraua plaza laxoan, bereziki Euskal Herriko xapelgoan. Oraingoz atxiki ttipikoak ala joko garbikoak dira ageri, bai eta luzekoak. Gaztetxoetarik hasiz helduetaraino, bost talde dira, bi joko garbian eta hiru luzean. Trebatzeak hasiak dira eta xapelgoko lehen partidak maiatz hastapenetik abiatuko dira, Euskal Herriko finalak jokatuko direla uztailaren 15 eta 20 artean. Suerte on gure...
Herriz Herri | 2024ko Maiatzaren 02a
Herriko buxeta
Aitzin hortan kontseilua bildu da, hautetsi guziak akort ziren eta buxeta bozkatua izan da, denetara 3.350.408€. Hortan barne elkarteen dirulaguntzak (36.491€), Olhain ikastola eta San Josepe eskolak (107.993€). Tatsak ez dituzte emendatu, gan den urteko berak izanen dira. Herriko sasoineko enplegatuak urte guziz bezala hartuak izanen dira.
Liztor Asiatikoa
Herriko Etxeak liztor horien harrapatzeko dohainik...
Herriz Herri | 2024ko Maiatzaren 02a
Pontx pailazoaren emanaldia.
Maiatzaren 4an, larunbatarekin, haurrendako ikusgarria eskainiko du Pontx pailazo saratarrak (16:00), Pausuko Xaia ostatuan, Bidasoan Euskaraz ekitaldiaren kari. Urririk.
Euskal Herriko Elikadura Iraunkorraren 4. edizioa
Apirilaren 29tik ekainaren 22ra izanen da. Sei asteko desafioa tokiko eta sasoiko elikadura osasuntsua hobeto ezagutzeko. Udaberria, sasoiko barazki eta fruitu freskoen...
Herriz Herri | 2024ko Maiatzaren 02a
Pilota lehiaketa palantxan, joan den larrazkenean abiatua 80 parerekin, apirilaren 13an bururatu zen.
Huna emaitzak:
3. maila: Mendy-Barnetche 40, Garcia-Ezcurra 27.
2. maila: B Alberro-Othaburu 40, Twardak-Bellecave 26.
2. maila: A Etchart-Sabalçagaray 40, Padel-Latapy 34.
1. maila: Inçaby-Errecart 40, Oxoby-Jorajuria 36.
Aurtengo lehiaketa hau ere arduradun, epaile eta pilotarien arteko hurrupaldi eta afari airosarekin bururatu zen, "On egin" herriko...
Herriz Herri | 2024ko Maiatzaren 02a
1938ko maiatzean, Ezkabako (Nafarroa) gotorlekutik 795 preso eskapatu ziren. Anitz erailak izan ziren presondegiaren eta mugaren artean. Horietariko bat aldiz, Jovino Fernandez, Urepelerat heldu zen 13 eguneko ihesaldia egin ondotik.
Europako presondegi ihesaldi handiena oroituz, berriki Ezkaba-Urepele GR225 bidea estreinatu zuten. Horren karietara, heldu den maiatzaren 18an, Ezkaba-Urepele mendi lasterketaren lehen aldiz antolatuko da, bere helmuga Urepele izanik. Hainbat aktore...
Herriz Herri | 2024ko Maiatzaren 02a
Sokatira
"Zuraidarrak" taldearen pesta aitzineko igandean iragan da, giro alaian, lehengo eta oraingo kirolariekin, soka tiran astero entrenatzen ari direnekin.
Oroitarazi behar da sokatirako munduko txapelketa otsailean iragan dela, Suedian, Helsinborg herrian eta "Zuraidarrak" elkartekoek ederki ordezkatu dituztela Iparraldeko herri kirolak. Lehen aldia zuten maila hortan parte hartzenzutela, Ezpeletako Ñapurrak taldekoekin, munduko txapeldunorde atera...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016