Herriz Herri | 2024ko Ekainaren 20a
Ekainaren 8an, larunbatez, Haur Kantu Txapelketaren Iparraldeko finala ospatu zen Urdiñarbeko frontoian, gazteenentzat ideki kantu lehiaketa.
Arlo hortan irabazle atera da Itsasuko "Haizea" taldea. Taldea osatzen dute Haide, Ainara, Eneida, Maialen, Hegoa eta Ionek.
Goresmen beroenak beraz gazte haueri! Eta agian Haizeak eramanen ditu urrun eta luzaz ondoko urtetan ere!
...Herriz Herri | 2024ko Ekainaren 20a
Herriko bestak
Lehengo astean aipatu bezala, asteburu huntan herriko bestak iraganen dira. Egitarau guzia www.saintjeandeluz.fr webgunean ikus daiteke. Ator beltza eta zapi gorria ateratzeko momentua da!
Udako lana
Herriak, ikasturte eta udako bakantzentzat, haurtzain zerrendatzeak antolatzen ditu donibandar familientzat. 16 urtetik gorakoek izena eman dezakete...
Herriz Herri | 2024ko Ekainaren 20a
Urtxintxa
Aurten 30 urte Urtxintxa elkartea sortu dela. Aitzin hortan elkarteak zikiro jatea antolatu du. Elkartearen sustengatzera 130 bat pertsona baziren etorriak. Arratsaldearekin elkarren artean jostatzeko partida batzu egin dituzte. Stéphane Aguerre oraingo buruzagiak, bere kargua uzten du, orain ikusi behar bere segida nork hartuko duen. Jokalariek eta bulegoak ohoratu dute harrizko trofeoa ukan du. Hunkia izan da eta denak eskertu ditu. Eguna eta gaua umore...
Herriz Herri | 2024ko Ekainaren 20a
Sortze
Ekainaren 5ean, Lohietako Laura Zaldainek eta Eñaut Nobliak ongi-etorria egin diote Haritz semeari. Goresmen eta zorion!
Natura zaindari bat
Herriko Etxeak natura-zaindari bat bilatzen du uda huntako, Baztango errekako jendeen harat-hunatak kudeatzeko. Dakizuen bezala, jende frango ibilki da Baztango errekan gaindi, bazterrak ez beti errespetatuz eta kalte ekarriz tokiko urari, landareeri, abereeri bai eta inguruko etxe eta...
Herriz Herri | 2024ko Ekainaren 20a
Larresoroko Ote Lore elkarteak aurten bere 40 urteak ospatzen ditu. Horregatik, urtean zehar, ekitaldi bereziak eta usaiakoak antolatzen ditu, betiere euskaraz eta euskal kulturari lotuak. Ekainaren 23an, igandearekin, haurreri eskaintzen zaie arratsalde osoa, seminario zaharreko inguru ederretan. Egitaraua:
Seminario ondoko pilota plazan harrera (14:30), pilota partida, Inthalatz elkarteko gazteen artean, dantza ikusgarria, Ote Loreko haur dantza taldeak emanik dantza ikusgarria,...
Herriz Herri | 2024ko Ekainaren 20a
Zuberoa
Jondane Johaneko dantza
Urte oroz bezala gure mendietan Udaburuko suak piztuko dira, Xiberoan, Baxenafarroan ere eta agian beste zonbaitetan, nork daki, ekainaren 23an, igantea.
Hona udaburu batez piztu (edo piztuko) diren su lekuak: Ahargo Barkoxe, Mandelü Eskiula, Gaztelütxaga Urruxtoi-Larrabile, Gaztelaia Sohüta,Methatia Ozaze, Maidalena Atharratze, Xardeka Gotaine, Zalhagaine Etxebarre,...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016