Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Ekainaren 13a

Pilota - Olhaberriaren bisitak

Pilota: ezkerparetako finalak

Joan den martxoaren 30ean, ibiakoitzarekin, iragan dira Bankako ezkerparetako finalak. Komiteak du lehen aldikoz antolatu, 50 bat ekipekin. 6 mailatan banatu dira: ihintza, nahasketa, buruz buru, 3. 2. eta 1. maila.

Hara finalen emaitzak:

- Ihintza mailan: Baudour-Saldubehere 40/36 Iputcha-Etchemendy.

- Buruz-buru mailan: Gorostiague 26/30 Erasun.

- 3. mailan: Bordato-Larrañeta 35/40 Latasa-Latasa.

- 2....


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Ekainaren 13a

Kixka antzerki festibala - Bestetako erreserbak - Besta Berri begira - "Euskaraz mintzatu" - Eskuin muturra gora - Errugbian finalerdira

Kixka antzerki festibala

Kixka konpainiak, 30. urtemuga ospatuko du, Larreko kulturgunean, igandean ekainaren 16an egitarau aberatsarekin. Lantegi-taldetan diren haur, gazte eta helduek, urte guziko antzerki-lan eta sorkuntzen azaltzeko aukera dute. Halere programa honetan, frantsesezko antzerkiak soilik dira presentatuak: (14:30) "Malices et sortilèges au royaume" eta "Le mystére de la fleur magique", haurren sorkuntzak; (19:00) "La ballade des planches", kolegioko...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Ekainaren 13a

Herriko bozak

Huna beraz azken 4 urte hauetako gatazken ondotik, gelditzen diren 2 urterendako, heldu den igandean beskoiztarrek kontseilu berria bozkatu beharko dutela. Nolaz herria horretaratu da? Azken kargua edo mandatua hasi orduko, 3 kontseilarik demisionatu zuten (horietan biga axuantak), gobernantza desadostasunagatik, ondotik tirabira anitz elkarteekin izanez (haien artean ikastola), bertze 4 kontseilarik kargua utzi zuten. Azkenik auzapezak, osagarri arazoak zituela eta ikusiz gehiengoak...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Ekainaren 13a

Heriotze - Sortze - Europako hauteskundeak - Panneau Pocket - Murala - Antzerkia

Heriotze

Leizparzeko Irene Miral (Iribarren sortua) adin ederrean joan zauku. 101 urtetan pausatu da. Doluminak Marie Claude, Michel, Josette eta Danielle seme-alaberi eta familia guziari.

Sortze

Mikela ttipia sortu da Peio Rozados eta Claire Fortabat-en familian, lehen haurra. Goresmenak burasoeri. Iparragerren bizi dira.

Europako hauteskundeak

Baigorrin, 1.282 hautesletatik 560k bozkatu dute,...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Ekainaren 13a

Xarles Videgain-en hitzaldia - Sexu erasoeri buruz konferentzia - "Beltza Gorria" koroaren kontzertua - Salieseko orfeoia elizan

Xarles Videgain-en hitzaldia

Baxe Nafarroako erakustokiak bere udako hitzaldiak hasten ditu. Xarles Videgain izanen da aurtengo lehen hizlaria. "Dauphin" itsasontziko gutun batzu aurkeztuko ditu, Londresko Almirante britainiarraren artxiboetan atzemana izan den euskarazko korrespondentzia fondoa da. Gutun horiek, 1757an, Baionatik Louisbourg-ra zihoan Dauphin itsasontzian garraiatzen ziren eta kortsario...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Ekainaren 13a

Berrikitan, emazteak kantuz

Duela bi aste, maiatzaren 31n, Behaskaneko eliza mukuru betea zen emazteak kantuz entzuteko. Lehen partean, Biarnotik etorri "Les voisines" taldea entzun dugu eta ondotik "Basa Andereak", Baxe-Nafarroa eta Xiberoko berrogei bat emaztek osatua, Claudine Arhanceten zuzendaritzapean. Umore anitzekin munduko kantu desberdinen entzuteko parada eman daukute, finezia eta sentikortasun handirekin emanik!


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016