Herriz Herri | 2024ko Ekainaren 13a
Borddako Arantxa Etxeberri eta Mikael Merkapideri sortu zaie Matias deitu duten lehen haurra.
Bizi luze zoriontsua izan dezala!
...Herriz Herri | 2024ko Ekainaren 13a
Parte-hartzea: %51,97.
Bardella: 170 (%18,53), Gluksman: 150 (%16,36), Hayer: 140 (%15,27), Lassale: 119 (%12,98), Toussaint: 108 (%11,78). Beste guziek 50 boz azpitik ukan dute.
...Herriz Herri | 2024ko Ekainaren 13a
Heriotze
Lau egun barne, hiru emazteki Uztaritzen zendu dira: Raymonde Duhalde 90 urte Bazterkarrikan bizi zena, Gracy Platero 92 urte eta Josiane Arambel 79 urte, azken biak Orok Bat etxegunean bizi ziren. Hiruen ehorzketak Bixintxo elizan iragan dira. Doluminak familieri.
Obra aurkezte
Joan den astelehenean, Lapurdi gelan, Herriko Etxeak Hiribehere karrikan hasiko diren obrak aurkeztu ditu. Elektrika sare guziak...
Herriz Herri | 2024ko Ekainaren 13a
Laguntza etxerat
Badu bulta bat arrangurak entzuten direla Laguntza Etxerat elkartearengandik. Organismo hunen helburua jendea etxean laguntzea da, bai eta ere haurtzain eta haurtzaindegiak laguntzea, herriarteko elkarte horrek ekarri laguntza izan daiteke morala edo materiala. Egun 150.000€ren ziloa badu eta laster deus ez bada egiten doblea izanen da. Elkarteak 80 enplegu beteren heina segurtatzen du. Diru arazoen konpontzeko elkarte batek proposamenak egin ditu...
Herriz Herri | 2024ko Ekainaren 13a
Hiriburu, Milafranga eta Mugerreko herritarren artean, 1988an, Leinua dantza taldea sortu zen.
Aurten, Milafrangako herriak du Leinua eskolaren dantza ikusgarria errezebituko, ekainaren 23an, igandearekin (17:30), sartze librea. Leinua eskolako haur eta nerabeek gutizi handiarekin ikasturtean zehar ikasitakoa eskainiko dute.
...Herriz Herri | 2024ko Ekainaren 13a
Asteburu huntan, bi egunez segidan Inesa de Gaxen pastorala emana izanen da (15:30). Bi egun horietan aktoreak eta musikariak herriko karriketan zehar ibiliko dira (11:00).
Les Arceaux, Les Gamins eta Trinketa jatetxeek bisitarieri otorduak eskainiko dizkiete, bai eta pilota plazan jatekoa eta edatekoa proposatua da.
Herritik hurbil aparkalekuak izanen dira, joan-etorrieri esker, oinez ibiltzeko zailtasunak dituzten pertsonak ikuskizunaren sarreratik hurbil utziak izanen...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016