Herriz Herri | 2024ko Ekainaren 13a
"Mesfida zaitez"
Bea Sallaberry ekainaren 14an Espelletenian izanen da (19:30), Mesfida zaitez idatzi duen liburua aurkeztuko du. Laurendi Behorlegiko gazte baten istorioa kontatua da. Donamartiritar idazlearen hirugarren obra da.
Erakusketa estreinaldia eta kontzertua
Espelletenian Shantala Lescot-en obrak ikusgai dira, larunbat huntatik agorrilaren 15a arte. Percept erakusketak ikuslea paisaia mentala...
Herriz Herri | 2024ko Ekainaren 13a
Akotzeko bestak
Ekainaren 15 eta 16an, Akotz auzoaren bestak ospatuko dira. Larunbatean, meza iraganen da kaperan (18:00), ondotik kontzertuak karpan. Biharamunean, (11:30) aperitifa izanen da, Zikiro animatuarekin. Informazio gehigarrien ukateko 05-59-26-03-16 deitu.
Herriko bestak
Ekainaren 20tik 24ra iraganen dira herriko bestak. Besteak beste, lehen egunean (21:30), Izarrak taldea...
Herriz Herri | 2024ko Ekainaren 13a
Ekainaren 22an larunbatarekin (20:30), VVFeko La Bergerie Gelan, Tartean Teatro konpainiak "Ai gure Juaneteak" antzerkia plazaratuko du. Ikusgarriak Mikel Laboa abeslari eta musikagileari omenaldia egitea du helburu. Patxo Telleriak ditu hitzak idatzi. Musika zuzenekoa eta antzerkiaren arteko pieza da. Sartzeak salgai izanen dira egunean bertan, 5 eta 10 euroren artean. Erreserbak Azkaingo Herriko Etxean egin daitezke.
...Herriz Herri | 2024ko Ekainaren 13a
Ekainaren 1ean, euskal disko eta liburu azoka iragan da herriko plazan. Orotara 40 bat argitaletxek eta diskoetxek parte hartu dute. Mila bisitari baino gehiago hurbildu dira azokara. Aurten, Daniel Landart kulturgile "umila, langilea, luma ederrekoa eta militantea" omendua izan da.
Herriz Herri | 2024ko Ekainaren 13a
Beti Gazte
Beti Gazte elkarteak joan den larunbatean egin du bere bigarren elkarretaratzea, Baratxarte jatetxean. 54 kidek egun goxoa pasatu dute, ederki bazkaldu dira, Frédéric sukaldariak jateko onak eginik, bero beroak, adineko pertsonak ongi errezebituak izan dira. Dena umore onean pasatu da, euskal kantu ederrak emanez, arratsalde apalean erretiratu dira. Elkartearen buruzagien partez deneri eskerrak!
Zangoak Arin
Elkarteak...
Herriz Herri | 2024ko Ekainaren 13a
Sagarno eguna
Ekainaren 15ean larunbatarekin (18:00), sagarno eguna iraganen da, Baleak elkarteak eta herriko beste elkarte batzuk antolaturik. Sagarno, pintxo eta talo dastaketa izanen da. Euskal Herriko sagarnoa izanen da, bertako sagarrekin ekoiztua. Ekitaldi hori portu karrikan iraganen da.
Txiki txoko haurtzaindegia
Ekainaren 16an, Txiki txoko haurtzaindegiak bere 10 urteak ospatuko ditu Gaztelu Aretoan. Goizean (11:00),...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016